Iraso eta Luis Mariano gizarte etxeetako ateak irekiko dituzte gaur
Zaharren Eguna ospatuko dute bihar Irungo nagusiek eta bitan ospatuko dute; bihar, ateak itxita, eta gaur, ate irekietako jardunaldietan. Hala, gaur, Irungo Udaleko Gizarte Ongizate Zerbitzuak adinekoekin egiten duen lana erakutsiko du Iraso eta Luis M...
Zaharren Eguna ospatuko dute bihar Irungo nagusiek eta bitan ospatuko dute; bihar, ateak itxita, eta gaur, ate irekietako jardunaldietan. Hala, gaur, Irungo Udaleko Gizarte Ongizate Zerbitzuak adinekoekin egiten duen lana erakutsiko du Iraso eta Luis Mariano gizarte zentroetan. Bi egoitzetako erabiltzaileek urtean zehar egindako margoak eta eskulanak erakutsiko dituzte, besteak beste. Maite Cruzado arloko ordezkariak eta Jose Antonio Santano alkateak parte hartuko dute jardunaldietan.
Sorosartxa adinekoen taldeak dantzaldi bat antolatu du 18:00etan elkartearen egoitzan (Trengizonen kalea, 34).
Ate irekien ekitaldiak
- Iraso Gizarte Zentroa. 10:00etan, elkartasun jokoak Izarbiderekin; 11:30ean, jardunaldien aurkezpena; 12:30etik 13:15era, Rondalla; 17:00etan, hitzaldia Ttipi-ttaparekin; 18:00etatik 20:00etara, musika eta animazioa tabernan.
- Luis Mariano Gizarte Zentroa. 10:00etan, gimnastika parte hartzailea; 11:00etan, jardunaldien aurkezpena; 11:30ean, Nagusilan Abesbatzaren emanaldia; 12:00etan, hitzaldia Ttipi-ttaparekin; 16:00etan, Alzheimerrekin bizitzea tailerra; 18:00etatik 19:30era, musika eta animazioa tabernan.