Eyssako hauteskunde sindikalak baliorik gabe utzi dituzte
TAOko eta garabietako langileek abuztuaren bukaeran egin zituzten hauteskunde sindikalak baliorik gabe utzi ditu arbitrajeko epailearen erabaki batek. Hauteskunde horien ondorioz, Eyssa enpresa barruko —Irunen bi zerbitzu horiek kudeatzen dituen enpr...
TAOko eta garabietako langileek abuztuaren bukaeran egin zituzten hauteskunde sindikalak baliorik gabe utzi ditu arbitrajeko epailearen erabaki batek. Hauteskunde horien ondorioz, Eyssa enpresa barruko —Irunen bi zerbitzu horiek kudeatzen dituen enpresa— ordezkaritza sindikala aldatu zen: CCOOk bi ordezkari lortu zituen, eta ELAk, bat. “Orain, beraz, TAOko langileen ordezkaritza legala hauteskunde horien aurretik zeuden ELAko bi ordezkariek osatzen dute”, esan dute ELAtik.
Arbitrajeko epaileraren arabera, “hauteskunde sindikal horiek prestatzeko bileraren berri ez zuten eman, eta postaz botoa eman zuten langileen kopurua handiegia da. Hauteskundeen aurreabisua eta hauteskunde prozesua bertan behera utzi ditut beraz”.