Bidasoa Bizirik-ek Ideiatik Enpresara programa abiatuko du astelehenean
Bidasoa Bizirik-ek Ideiatik Enpresara programa jarriko du berriz ere martxan Autoenpleguaren Zerbitzuaren bitartez. Norberak bere enplegua sustatzeko helburua duen prestakuntza programa da, eta bi zatitan banatuta dago: batetik, negozio ideia berriak detektatzea, eta, bestetik, enpresa berriak sustatzea. Bidasoa Bizirik-en ikastaroak, negozio ideia sortzen den unetik gauzatzen den arte, prozesu guztia aintzat hartzen du, garapen agentziatik esan duten bezala: “Autoenplegua sustatzen du lanean txertatzeko modu bezala, eta horrela negozio-ideia sortzen den unetik hasi eta enpresa sortzen den unerainoko bidea errazten du. Izaera praktikoa duen prestakuntza programa horrek hainbat trebakuntza tresna jartzen ditu etorkizuneko ekintzaileen eskura. Tresna horiek negozio berriak sortzeko eta sustatzeko laguntza eta gidaritza ematen diete ekintzaileei, baita ekintzailetza-balio eta gaitasunak garatzeko ere”. Ikastaroaren lehen zatian ekintzailearen ezaugarri pertsonalak aztertuko dituzte, haren gaitasunak garatzeko. Nolabait esateko, alde teorikoa landuko dute. Bigarren zatia praktikoagoa da eta negozio ideiaren diagnostikorako zein enpresa plana zehazteko tresna izateko balio du. Gainera, proiektu orotan ezagutu eta kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsuenak aztertuko dituzte, hala nola, legeari, ogasunari, kokapenari, salmentari eta finantzazioari dagozkien xehetasunak. Negozio berri bat irekitzeko jakin behar diren guztiak landu nahi dituzte. 80 orduko programa Ideiatik Enpresara egitasmoak 80 ordu iraungo ditu, eta heldu den astelehenean hasi, urriaren 1ean, eta azaroaren 4an bukatuko [...]
Bidasoa Bizirik-ek Ideiatik Enpresara programa jarriko du berriz ere martxan Autoenpleguaren Zerbitzuaren bitartez. Norberak bere enplegua sustatzeko helburua duen prestakuntza programa da, eta bi zatitan banatuta dago: batetik, negozio ideia berriak detektatzea, eta, bestetik, enpresa berriak sustatzea.
Bidasoa Bizirik-en ikastaroak, negozio ideia sortzen den unetik gauzatzen den arte, prozesu guztia aintzat hartzen du, garapen agentziatik esan duten bezala: “Autoenplegua sustatzen du lanean txertatzeko modu bezala, eta horrela negozio-ideia sortzen den unetik hasi eta enpresa sortzen den unerainoko bidea errazten du. Izaera praktikoa duen prestakuntza programa horrek hainbat trebakuntza tresna jartzen ditu etorkizuneko ekintzaileen eskura. Tresna horiek negozio berriak sortzeko eta sustatzeko laguntza eta gidaritza ematen diete ekintzaileei, baita ekintzailetza-balio eta gaitasunak garatzeko ere”.
Ikastaroaren lehen zatian ekintzailearen ezaugarri pertsonalak aztertuko dituzte, haren gaitasunak garatzeko. Nolabait esateko, alde teorikoa landuko dute.
Bigarren zatia praktikoagoa da eta negozio ideiaren diagnostikorako zein enpresa plana zehazteko tresna izateko balio du.
Gainera, proiektu orotan ezagutu eta kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsuenak aztertuko dituzte, hala nola, legeari, ogasunari, kokapenari, salmentari eta finantzazioari dagozkien xehetasunak. Negozio berri bat irekitzeko jakin behar diren guztiak landu nahi dituzte.
80 orduko programa
Ideiatik Enpresara egitasmoak 80 ordu iraungo ditu, eta heldu den astelehenean hasi, urriaren 1ean, eta azaroaren 4an bukatuko da. Ikastaroaren ordutegia 09:00etatik 13:00etara izango da, lanegunetan.
Programan izena eman nahi dutenek Bidasoa Bizirik-eko Autoenplegu Zerbitzura jo dezakete; Mirarietako Ama Birjinaren kalean dago (zaharren udako egoitzaren aurrean). Informazio gehiago eskuratzeko 943 63 39 37 telefono zenbakira dei daiteke.