Beti Ona-Munibe eta Tolosa-Touring asteburuko lehiak
Ondo hasi dute denboraldia Erregional Preferenteko herriko bi taldeek, eta asteburu honetan hori berrestea izango dute helburu. Beti Ona hirugarren dago sailkapenean, eta bederatzi puntutatik bi besterik ez ditu galdu. Etxean izango du partida bihar, M...
Ondo hasi dute denboraldia Erregional Preferenteko herriko bi taldeek, eta asteburu honetan hori berrestea izango dute helburu. Beti Ona hirugarren dago sailkapenean, eta bederatzi puntutatik bi besterik ez ditu galdu. Etxean izango du partida bihar, Muniberen kontra, 16:00etan, Beraungo futbol zelaian. Lehia gogorra izango da Munibe ere indartsu baitago.
Touring, berriz, pasa den asteburuko porrotaren ostean, berriro irabazteko asmoarekin aterako da zelaira. Aurrean, azken lehia 1-5 irabaztetik datorren Tolosa B izango du. 16:00etan hasiko da partida, Tolosako Usabal futbol zelaian.