Ahozkotasuna lantzeko hitzarmena sinatu dute ikastetxeekin
Errenteriako Udalak eta herriko zenbait ikastetxek hitzarmena sinatu dute ikasleen artean euskarazko ahozkotasuna lantzeko. Hain zuzen, akordioa Cristobal Gamon, Langaitz Ikastola eta Koldo Mitxelena ikastetxearekin sinatu du udalak. “Ahozkotasun...
Errenteriako Udalak eta herriko zenbait ikastetxek hitzarmena sinatu dute ikasleen artean euskarazko ahozkotasuna lantzeko. Hain zuzen, akordioa Cristobal Gamon, Langaitz Ikastola eta Koldo Mitxelena ikastetxearekin sinatu du udalak. “Ahozkotasuna lantzeko egitasmo hori dagoeneko Euskal Herriko hainbat herritan martxan dagoen programa da, eta batia Cristobal Gamon ikastetxean ere”, zehaztu dute.
Udaletik jakinarazi dutenez, gazteek ahoz espresatzeko garaian dituzten trabei aurrera egitera dago zuzenduta.
Ekimena Gipuzkoako Bertsozaleen Elkartearekin batera egingo dute. Eurek gidatuko dituzte eskolak, eta bertsoak, hiztegia, ahozko jokoa, doinuak… landuko dituzte ikastetxeetan.
Ikasturtea ondo amaitzeko, jaialdi bat egingo dute urtean zehar landutakoa jendearen aurrean erakusteko. Urtero egiten den bezala, Bertso meta liburua ere argitaratuko dute. Bertan, ikasleek egindako bertsoak argitaratuko dituzte, talde bakoitzaren argazkiaren batera.