Hiru gol eta urrezko hiru puntu galdutako konfiantza berreskuratzeko
Hiru gol hiru puntu lortzeko. Bakarra nahikoa litzateke irabazteko, baina hobe dira hiru konfiantza berreskuratzeko. Asteburua biribila izan zen Real Unionentzat, etxeko lanak egin zituelako, eta beste batzuek ez zutelako gauza bera egin. Bide batez, z...
Hiru gol hiru puntu lortzeko. Bakarra nahikoa litzateke irabazteko, baina hobe dira hiru konfiantza berreskuratzeko. Asteburua biribila izan zen Real Unionentzat, etxeko lanak egin zituelako, eta beste batzuek ez zutelako gauza bera egin. Bide batez, zaleek taldea zertarako gai den ikusi ahal izan zuten. Emaitza horrekin txuri-beltzek jauzia eman dute sailkapenean, zortzigarren posturaino, eta promozioan sartzeko aurkari izango direnen parean jarri da.
Ligako hasiera baldarra eta Errege Kopako kanporaketa dagoeneko ahaztuta, azken hiru partidetan zazpi puntu pilatu dituzte irundarrek, eta dagoeneko Gipuzkoako lehen taldea dira Eibarren puntu berberekin, eta Real Sociedad B taldearen aurretik.
Igandeko partida ez zen bikaina izan, eta bigarren zatiaren hasieran erabaki zen. Alegrek (59. minutuan), Sellaresek (62.an) eta Angulok (2.ean) sartu zituzten etxekoen golak.
Roberto Olabe entrenatzaileak hiru puntuen garrantzia nabarmendu zuen prentsa aretoan: «Guijuelori jokatzea gustatzen zaio, eta ez diegu utzi. Guri erritmoa falta izan zaigu, batez ere lehen zatian. Hobetzeko emaitzak behar genituela esaten egon gara eta hori lortu dugu».

