Astelehenean Agustinetako auzo elkartearekin bilduko da udala
Udala auzo elkarteekin biltzen hasi da aste honetan auzotarren beharrak jaso eta auzoko egoera gertutik ezagutzeko asmoz. Aste honetan Iztieta eta Pontikako bizilagunekin elkartu ostean, datorren astelehenean Agustinetakoen txanda izango da. Bertan iza...
Udala auzo elkarteekin biltzen hasi da aste honetan auzotarren beharrak jaso eta auzoko egoera gertutik ezagutzeko asmoz. Aste honetan Iztieta eta Pontikako bizilagunekin elkartu ostean, datorren astelehenean Agustinetakoen txanda izango da. Bertan izango dira Julen Mendoza alkatea eta Luisma Diez Hirigintza eta Hiri Mantenuko zinegotzia. Hitzordua 19:30ean jarri dute Agustinetako auzo elkartean bertan.
Ondorengo egun eta asteetan iragarriko dute hurrengo bilerak zein auzo elkarteekin eta noiz eta non egingo dituzten.

