Touring lider jarri da lehen bi partidak irabazita
Erregional Preferenteko denboraldia hasi besterik ez da egin, baina Touring dagoeneko lider jarri da, lehen bi lehiak irabazita. Azken jardunaldian 3-0 nagusitu zitzaion Sanpedrotarrari etxean. Datorren jardunaldian lehen postuari eusteko Santo Tomas Lizeoari irabazi beharko dio etxean berriz ere. Oraindik, ordea, ez dute zehaztu lehiaren ordua eta eguna. Beti Ona ere fin dabil denboraldi hasiera honetan. Azken jardunaldian etxetik kanpo (Donostian) jokatu zuen Lengokoak taldearen kontra, eta puntu bat poltsikoratu zuen markagailuan bina egin ondoren. Hurrengo jardunaldian ere etxetik kanpo ariko da Sanpedrotarraren kontra.
Erregional Preferenteko denboraldia hasi besterik ez da egin, baina Touring dagoeneko lider jarri da, lehen bi lehiak irabazita. Azken jardunaldian 3-0 nagusitu zitzaion Sanpedrotarrari etxean. Datorren jardunaldian lehen postuari eusteko Santo Tomas Lizeoari irabazi beharko dio etxean berriz ere. Oraindik, ordea, ez dute zehaztu lehiaren ordua eta eguna.
Beti Ona ere fin dabil denboraldi hasiera honetan. Azken jardunaldian etxetik kanpo (Donostian) jokatu zuen Lengokoak taldearen kontra, eta puntu bat poltsikoratu zuen markagailuan bina egin ondoren. Hurrengo jardunaldian ere etxetik kanpo ariko da Sanpedrotarraren kontra.

