Ikasturte berriarekin batera, izena emateko epeak zabaltzen eta ixten ari dira. Horrela, Lezoko Udal Ludotekan inskripzioa egiteko txanda izango da datorren astekoa. Udal Ludotekara 0 eta 10 urte bitartean dituzten haurrak joan daitezke ludotekara. Urt...
Eskubaloiko Espainiako Lehen Maila asteburu honetan jarriko da martxan, eta Ereintzak, horrenbestez, lehenengo lehia jokatuko du. Arrate izango du kontrario. Ereintzatik azaldu dutenez, denboraldi hasiera “arraroa” izango da, zozketan Eibar...
Antxoko Jai Batzordeak dagoeneko itxi du asteburuan egingo diren San Fermin Txiki jaietarako egitaraua. Horrez gain, bihar zein etzi egingo dituzten herri afari zein herri bazkarirako txartelak salgai jarri dituztela jakinarazi dute. Herri afariako txartelak 8euro balio du, eta Kamio, Mimos, Izadi eta Laket tabernetan eskuragarri izango dira. Herri bazkarirako txartelak, aldiz, 14 euro balio dute helduen kasuan, eta 6 euro haurren txartelak, eta Kamio, Mimos eta Armonian bertan eros daitezke. Hauxe egitaraua: Hilak 23, ostirala: 20:00: Txupinazoa Gure Zumardian, Bujandaren eskutik. Ondoren Pasai Txaranga kalez kale ariko da, 22:00ak bitartean. 22:00: Gaztetxeak antolatuta herri afaria Axular plazan. Ondoren gazteen barrilada Pasai Txarangak lagunduta. Hilak 24, larunbata: 11:00: Armonia elkarteak antolatuta, haur jolasak Blas de Lezo kalean, elkartearen aurrean. Ondoren, toki berean, herri bazkaria heldu eta haurrentzako. Bazkariaren ondoren, mus txapelketa. 13:00: Dultzaineroaz lagunduta erraldoi eta buruhandiak. 16:30: Txabolsotokoen eskutik Haur Jolasak Gure Zumardian. Ondoren, Iñigo Perurenarekin berbena 22:00ak arte. 20:00: Gaztetxetik abiatuta batukada-poteoa. 23:30: Karaokea Gaztetxean.
San Pedro Txikiak antolatu ditu Jai Batzordeak astebururako. Herritarren partaidetzarekin hiru egunetako jai egitaraua atondu dute San Pedron. Honatx iragarri dituztenak: Etzi, ostirala: 17:30: Haurrentzako merienda Portuko Etxeetan. 18:30: Erraldoiak eta buruhandiak. 20:00: Txupinazoa plazan. 21:30: Bertso afaria Antxetan. 00:00: DJ Jabi Elustondo plazan. Etzidamu, larunbata: 10:30: Marmitako txapelketa frontoian. 12:00: Pala goma partida pilotalekuan. Piña Kurdin Belokiren kontra. 12:30: Orhiren Igoera. 14:00: Marmitako bazkaria frontoian. 16:00: Mus txapelketa frontoian. 16:30: Haur jolasak Salbion. 18:30: Erraldoiak eta buruhandiak. 19:30: Bote txapelketa, elkartetxean. Finala. 21:00: Herri afaria, bakoitzak etxetik ekarritako janariarekin. 23:00: Los Soraluseños mariatxiak Begi Haundin. Igandea: 11:45: Bandera bedeinkapena. 12:00: haur jolasak frontoian. 13:30: Patata tortila txapelketa kaian. Ondoren sardina eta piper jatea.
Ostalariak eta turismo sektoreko langileak pozik azaldu dira uda bukaerako datuekin. Krisi ekonomikoak eragindako bisitari kopuruaren beherakada atzean utzi, eta aurten turismo sektoreak hobekuntza nabarmena jasan du Hondarribian. Aitor Kerejetak, Hond...
Udal txistulari taldeak Festa del Joglarren hartuko du parte Cereten
Ezker Batuko koordinatzaile Mikel Aranak hitzaldia emango du bihar Xenpelar Etxean. “Ante la crisis, una respuesta desde la izquierda” (Krisiaren aurrean, ezkerreko erantzuna) hitzaldian, bizi dugun krisiaren ondorioez mintzatuko da Arana e...
Tip Tap Clap Lezoko dantza eta musika elkarteak aurtengo ikasturterako ekitaldiak martxan jarri ditu. Ikastaroetako batean izena emateko izena emateko zabalik dago. Horrela, zortzi dantza edo musika motatan aritzeko aukera izango dute. Haurrentzako hir...
Pasa den larunbatean Aiako Harria parke naturala ezagutzeko ibilaldia egin zuten, eta mendizaleak Erlaitz eta Lapuriturri inguruan ibili ziren. Ibilaldi hori Irungo Udalak eta Behemendi Landa Garapenerako Elkarteak antolatu zuten, eta Jaizkibel Mendiza...
Laster jakingo da euskara zenbat erabiltzen den Errenteria-Oreretan. Errenteriako Udalak parte hartuko du Soziolinguistika Klusterrak egingo duen ikerketa batean. Udazkenean sartzearekin batera, datozen egunetan kale neurketa egiten ibiliko dira, eta horren emaitzak datorren urteko udaberrian ematea espero dute. Gaur eguerdian eman dituzte azterketaren gaineko xehetasunak Irune Balentziaga Euskara zinegotziak eta Jaime Altuna Soziolinguistika Klusterreko presidenteak. Balentziagak azaldu duenez, Euskara Biziberritzeko Planaren harira, herriko eragileek argi utzi zuten beharrezkoa zela euskararen egoeraren azterketa egitea, eta hor hutsune bat zegoela. Horri erantzunez erabaki du udalak kale erabileraren neurketa egitea, Errenteria-Oreretan euskarak duen egoeraren “argazkirik fidagarriena” lortzeko. Hala jarri ziren harremanetan Soziolinguistikaren Klusterrarekin. Altunaren esanetan, Errenteria-Oreretan euskarak duen presentzia eta erabilera zenbatekoa den neurtzearekin batera, Euskal Herri osoko ehun herritan egingo dute azterketa bera: “Badakigu euskara zenbatek dakiten, orain ikusiko dugu zenbatek hitz egiten duten kalean. Horrek oinarri batzuk emango dizkigu euskararen normalizazioan urrats eraginkorrak emateko”. Metodologia ezberdina Altunak metodologiaren gaineko xehetasunak ere eman ditu, eta ez dela ohiko azterketa izango adierazi du. Izan ere, datuak ez dituzte galderak eginez lortuko, entzunez baizik; alegia, kalean jendeak zer hitz egiten duen neurtuko dute. Hori egiteko herriko sei gunetan kokatuko dira ikerketa egingo dutenak: Erdialdean, Fanderian, Iztietan, ibai inguruan, Beraunen eta kiroldegian. “Horrek emango digu [...]
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa sartu da azken txanpan. Hasi dira final-zortzirenak jokatzen, eta Oarso Bidasoko bertsolariak gainontzekoei lanak emateko prest daude. Zazpi izan zitezkeen txapelketan, baina Oarso Bidasoko lau bertsolarik jarraitzen dute lehian, oraingoz: Haritz Casabal pasaitarrak, eta Arkaitz Oiartzabal Xamoa, Jon Martin eta Alaia Martin oiartzuarrek. Hasieran, sailkapen fasean, Gorka Etxeberria oreretarrak ez zuen final-zortzirenetara sailkatzerik izan. Lehenengo final-zortzirena, berriz, pasa den larunbatean jokatu zuten Andoainen. Oarso Bidasoko bi bertsolarik hartu zuten parte: Ander Lizarralde oiartzuarrak, eta Manu Goioganak irundarrak. Laugarren eta seigarren postuak eskuratu zituzten sailkapenean, hurrenez hurren, eta final-laurdenetarako txartelik lortzerik ez zuten izan zuzenean, puntuen zain daude. Izan ere, saio horietan lehenengoak irabazten du final-laurdenetarako txartel zuzena. Puntu erantzunetan Ander Lizarraldek maisutasuna erakutsi zuen, baina ez zen nahikoa izan zuzenean aurrera egiteko. Bigarren final-zortzirena oso bestelakoa izan zen, eskualdeko bertsolariei dagokienez. Arkaitz Oiartzabal Xamoa oiartzuarrak parte hartu zuen Azkoitiko kanporaketan, eta lehenengo postua eskuratu zuen, 460,5 punturekin. Erregulartasunak eman zion lehen postua Xamoari. Hala, final-laurdenetarako txartela lortu zuen. Pozik dago lehen postu horrekin bertsolaria: “Emaitzari dagokionez oso gustura nago. Lau urte lehiatu gabe egon ondoren lehen postua lortzeak moralki indarra ematen du eta aurrera jarraitzeko indarra”. Bigarren final-zortziren horren ondoren Oarso Bidasoko lau bertsolarik jarraitzen dute lehian [...]
Ostegunean ariko da, Kateako XVIII. Kultur Astearen barruan. Bilatu mapan
Oarsoaldeko AEK-k bihar arratsaldean 2011-2012 ikasturteko irekiera ekitaldia egingo du. Lezon izango da, Gezala Auditoriumean, 20:00etatik aurrera. Ekitaldi horretan Hizkuntza Eskubideen Behatokiak egindako Duintasun bidea dokumentala eskainiko dute. ...
Portu auzoko lanen bigarren zatia hasiko dute datorren astean, Martxin Artzu eta Bernat Etxepare kaletan. Horrela orain hasi, eta ekaina bitarte iraungo duten lanen helburua, euri urak eta ur beltzak bereiztea eta bi kaleak berritzea eta oinezkoari leh...
Erregional Preferenteko denboraldia hasi besterik ez da egin, baina Touring dagoeneko lider jarri da, lehen bi lehiak irabazita. Azken jardunaldian 3-0 nagusitu zitzaion Sanpedrotarrari etxean. Datorren jardunaldian lehen postuari eusteko Santo Tomas Lizeoari irabazi beharko dio etxean berriz ere. Oraindik, ordea, ez dute zehaztu lehiaren ordua eta eguna. Beti Ona ere fin dabil denboraldi hasiera honetan. Azken jardunaldian etxetik kanpo (Donostian) jokatu zuen Lengokoak taldearen kontra, eta puntu bat poltsikoratu zuen markagailuan bina egin ondoren. Hurrengo jardunaldian ere etxetik kanpo ariko da Sanpedrotarraren kontra.