Legateon Teatrok antzerki ikastaroak antolatu ditu
Heldu den ostiralean amaitzen da Legaleon Teatrok antolatzen dituen antzerki ikastaroetarako izena emateko epea. Eskolak euskaraz eta gazteleraz ematen dituzte. Ikastaroa urriaren 4an hasiko da, haurrentzat (euskaraz eta gazteleraz), eta helduentzat (g...
Heldu den ostiralean amaitzen da Legaleon Teatrok antolatzen dituen antzerki ikastaroetarako izena emateko epea. Eskolak euskaraz eta gazteleraz ematen dituzte. Ikastaroa urriaren 4an hasiko da, haurrentzat (euskaraz eta gazteleraz), eta helduentzat (gazteleraz). 18urtetik gorakoentzako bi ikastaro mota eskaintzen dituzte, hastapenekoa, edo sakontzekoa. Izena emateko edo informazio gehiago eskatzeko 676 53 65 46 telefono zenbakira deitu (egunero 11:00etatik 14:00etara) edo espelega@gmail.com helbidera idatzi; esan bezala, hilaren 23a da horretarako azken eguna.