Mari Carmen Gonzalezen sendia: “Familiari erakutsitako errespetua eta dolua eskertu nahi ditugu”
Mari Carmen Gonzalez joan den asteko larunbatean hil zen, hilaren 8ko Alardean jaso zuen tiro baten ondorioz izan zituen zauriengatik. Ezbeharretik astebete pasatu denean, Gonzalezen sendiak gutuna bidali du. Hona, hitzez hitz, esan dutena: “MARI...
Mari Carmen Gonzalez joan den asteko larunbatean hil zen, hilaren 8ko Alardean jaso zuen tiro baten ondorioz izan zituen zauriengatik. Ezbeharretik astebete pasatu denean, Gonzalezen sendiak gutuna bidali du. Hona, hitzez hitz, esan dutena:
“MARI CARMEN GONZALEZ SAGARZAZUren familiak honako hau adierazi nahi du:
1- Banan-banan eskertzea zaila denez, egun eta une zail hauetan bere babesa eman diguten guztiei eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu.
2- Familiari erakutsitako errespetua eta dolua eskertu nahi ditugu.
3- Familia salaketan parte bezala aurkeztuko da dagokionari ardurak banatzeko, baina Ertzaintza eta epaileak izango dira azken finean kasua argituko eta ardura hauek banatuko dituztenak.
4- Gertaera istripuaren baitan kokatzea nahi dugu, beste edozein gaietara desbideratu gabe.
5- Azkenik familiak Hondarribiko eta Irungo Udalei, Alardeetako antolatzaileei eta Hondarribiko eta Irungo herriei hausnarketa kolektibo eta norbanako bat egitera konbidatzen dizuegu, deskargetatik kanpo egindako tiroz inolako istripurik berriz gerta ez dadin.
Ponce Gonzalez familia”