Hondarribiako 'Ama Guadalupekoa' trainerua
Sasoiko azken bi estropadetan parte hartuko dute asteburuan San Miguel Ligan dauden Oarso Bidasoko traineruek. Hondarribiak, San Juanek eta San Pedrok 18:30etik aurrera izango dute jokoan, gaur, Bermeo Hiriko XXIX. Ikurrina. Bihar, berriz, XXXVII. El Corte Ingles Banderan parte hartuko dute, 12:30etik aurrera, Portugaleten.
Hondarribiak eta San Juanek ohorezko txandako postua mantentzea izango dute helburu. San Pedrok, berriz, bere buruarekin gustura gelditzeko arraun egingo du, sailkapeneko zortzigarren postuan daudelak 71 punturekin, eta zazpigarren lekua 50 puntura dutelako.