Auzitegi Nazionalaren erabakia salatzeko elkarretaratzea
Bateragune auziko epaia salatzeko, elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Errenteria-Oreretako Niessen merkatalgunearen atarian. Hamarnaka herritar hurbildu da bertara. Auzi horren barruan Sonia Jacinto oreretarrari zortzi urteko espetxe zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Arnaldo Otegi, Miren Zabaleta, Rafa Diez eta Arkaitz Rodriguezi ere zortzi eta hamar urte arteko zigorrak ezarri dizkiete. Epaiaren harira, manifestazioa deitu dute hainbat taldek, alderdi politikok eta eragilek datorren larunbaterako.
Bateragune auziko epaia salatzeko, elkarretaratzea egin dute gaur eguerdian Errenteria-Oreretako Niessen merkatalgunearen atarian. Hamarnaka herritar hurbildu da bertara. Auzi horren barruan Sonia Jacinto oreretarrari zortzi urteko espetxe zigorra ezarri dio Espainiako Auzitegi Nazionalak. Arnaldo Otegi, Miren Zabaleta, Rafa Diez eta Arkaitz Rodriguezi ere zortzi eta hamar urte arteko zigorrak ezarri dizkiete.
Epaiaren harira, manifestazioa deitu dute hainbat taldek, alderdi politikok eta eragilek datorren larunbaterako.