Ikasturte hasiera, Haurtzaro Ikastolan
2011-2012 ikasturte berriari ekin dio Haurtzaro Ikastolak. Hilaren 1ean irakasleak hasi ziren ikasgelak, materiala eta beharrezko baliabideak prestatzen eta antolatzen. Hilaren 2an, Partzuergoko ttiki-ttikiek ere hasi zuten ikasturte berria, handienei animoak emateko. Karrikan, Harrigainen, Haurtzaro Ttikin eta eraikuntza berrian hasi dira ttikienak. Guztira 165 haur. Hauen ordutegia goizeko 07:30etik, arratsaldeko 17:00ak arte izango da, “modu horretan familia bakoitza al den egokien molda dadin”. Hilaren 5ean, berriz, 3 urtekoek heldu zioten ikasturte berriari. Hori bai, poliki-poliki, pixkanaka-pixkanaka. Hasieran ordu batzuk, gero gehixeago eta azkenean egun osoz. Beraz, egokitzapena ahal den mantsoen egingo da ikasle gaztetxo hauekin, urtero egin ohi duten bezala. Lehen astean ordu betez joan dira ikastolara. Bigarrengoan, goizeko lehen bi ordutan. Hirugarren astean, goiz osoz ariko dira. Eta iraileko asken astean, egun osoz izango dira ikastolan. Azkenik, hilaren 7an, herenegun, hasi ziren ikastolako handienak. HHko 4 eta 5 urtekoak, LHkoak eta DBHkoak, denek batera ekin diote lanari. Ia zortziehun ikasle dituzte, beraz, ikastolako geletan eta jolastokietan barrena. Hilaren 16a bitarte goizez ariko dira, eta 19tik aurrera egun osoz izango dituzte eskolak, ohiko ordutegia jarraituz. Bukatzeko, Oiartzo Batxilergo Ikastolako ikasleak ere hilaren 7an hasiko ziren Oiartzon, eta horien ordutegia jarraiakoa izango da, 07:45etik 14:30era.
2011-2012 ikasturte berriari ekin dio Haurtzaro Ikastolak. Hilaren 1ean irakasleak hasi ziren ikasgelak, materiala eta beharrezko baliabideak prestatzen eta antolatzen.
Hilaren 2an, Partzuergoko ttiki-ttikiek ere hasi zuten ikasturte berria, handienei animoak emateko. Karrikan, Harrigainen, Haurtzaro Ttikin eta eraikuntza berrian hasi dira ttikienak. Guztira 165 haur. Hauen ordutegia goizeko 07:30etik, arratsaldeko 17:00ak arte izango da, “modu horretan familia bakoitza al den egokien molda dadin”.
Hilaren 5ean, berriz, 3 urtekoek heldu zioten ikasturte berriari. Hori bai, poliki-poliki, pixkanaka-pixkanaka. Hasieran ordu batzuk, gero gehixeago eta azkenean egun osoz. Beraz, egokitzapena ahal den mantsoen egingo da ikasle gaztetxo hauekin, urtero egin ohi duten bezala. Lehen astean ordu betez joan dira ikastolara. Bigarrengoan, goizeko lehen bi ordutan. Hirugarren astean, goiz osoz ariko dira. Eta iraileko asken astean, egun osoz izango dira ikastolan.
Azkenik, hilaren 7an, herenegun, hasi ziren ikastolako handienak. HHko 4 eta 5 urtekoak, LHkoak eta DBHkoak, denek batera ekin diote lanari. Ia zortziehun ikasle dituzte, beraz, ikastolako geletan eta jolastokietan barrena. Hilaren 16a bitarte goizez ariko dira, eta 19tik aurrera egun osoz izango dituzte eskolak, ohiko ordutegia jarraituz.
Bukatzeko, Oiartzo Batxilergo Ikastolako ikasleak ere hilaren 7an hasiko ziren Oiartzon, eta horien ordutegia jarraiakoa izango da, 07:45etik 14:30era.