Lehen aldiz Garagardo Festa egingo dute Errenteria-Oreretan
Herri askotan zabaltzen ari den ohitura da garagardo azokak egitearena, eta Errenteria-Orereta ere ez da atzean gelditu: aurten lehen aldiz Garagardo Festa egingo dute, Landare elkarteak antolatuta. Etzi hasiko dira pitxerrak garagardoz betetzen, eta halaxe ariko dira igandera arte. Atzo eman zituzten lau eguneko festaren xehetasunak Arkaitz Tolosa eta Mikel Prieto Landare elkarteko zuzendaritzako kideek. Azoka Koldo Mitxelena plazan egingo dute, 17:00etatik 00:00etara. Zazpi orduz edari hori dastatzeko aukera izateaz gain, jan ere egin ahal izango dute. Egunero emango dituzte afariak, beti ere kultura horrekin lotutako jakiekin: ukondoa, oilaskoa, saltxitxak, patata purea eta entsaladak. Horretarako, karpa bat muntatuko dute, eta bertan 600 pertsonentzako afariak emango dituztela jakinarazi dute antolatzaileek. Baina protagonista nagusia garagardoa izango da. Edari hori gustuko dutenek hamahiru marken artean hautatu ahal izango dute: horiak, gorriak, beltzak eta alkoholik gabekoak. Litro erdiko pitxerra beharko dute horretarako: 1,50 euro balio du, eta gero garagardo bakoitza 3,80 euro ordainduta bete ahal izango dute. Antolatzaileen arabera, tabernetan ikusten ez den garagardoa eskaintzea izan da euren asmoa. “Kalitate oneko garagardoak eta egunerokotasunetik kanpo dauden garagardoak lortzea zen asmoa”, adierazi du Tolosak. Beste kulturak ezagutu asmoz Iaz hasi ziren aurten gorpuztuko den Garagardo Festa pentsatzen. Beste herrietako azoketan ibili ondoren, eta zeukan arrakasta [...]
Herri askotan zabaltzen ari den ohitura da garagardo azokak egitearena, eta Errenteria-Orereta ere ez da atzean gelditu: aurten lehen aldiz Garagardo Festa egingo dute, Landare elkarteak antolatuta. Etzi hasiko dira pitxerrak garagardoz betetzen, eta halaxe ariko dira igandera arte.
Atzo eman zituzten lau eguneko festaren xehetasunak Arkaitz Tolosa eta Mikel Prieto Landare elkarteko zuzendaritzako kideek. Azoka Koldo Mitxelena plazan egingo dute, 17:00etatik 00:00etara. Zazpi orduz edari hori dastatzeko aukera izateaz gain, jan ere egin ahal izango dute. Egunero emango dituzte afariak, beti ere kultura horrekin lotutako jakiekin: ukondoa, oilaskoa, saltxitxak, patata purea eta entsaladak.
Horretarako, karpa bat muntatuko dute, eta bertan 600 pertsonentzako afariak emango dituztela jakinarazi dute antolatzaileek.
Baina protagonista nagusia garagardoa izango da. Edari hori gustuko dutenek hamahiru marken artean hautatu ahal izango dute: horiak, gorriak, beltzak eta alkoholik gabekoak. Litro erdiko pitxerra beharko dute horretarako: 1,50 euro balio du, eta gero garagardo bakoitza 3,80 euro ordainduta bete ahal izango dute. Antolatzaileen arabera, tabernetan ikusten ez den garagardoa eskaintzea izan da euren asmoa. “Kalitate oneko garagardoak eta egunerokotasunetik kanpo dauden garagardoak lortzea zen asmoa”, adierazi du Tolosak.
Beste kulturak ezagutu asmoz
Iaz hasi ziren aurten gorpuztuko den Garagardo Festa pentsatzen. Beste herrietako azoketan ibili ondoren, eta zeukan arrakasta ikusita, herrira ekartzea erabaki zuten, “gainera,herriari bizitza gehiago emateko eta beste kultura batzuk ezagutzeko intentzioarekin”, zehaztu dute.
Aurtengoa beste garagardo festen lehenengo aldia izatea espero dute. Hala, urduri daudela ere onartu dute, ikusi beharko baita nola erantzuten duten oreretarrek.
Hori dena, ordea, ezingo dute martxan jarri boluntarioen laguntzarik gabe. Antolatzaileek kalkulatu dute 200 pertsonen laguntza beharko dutela. Hala, aldez aurretik eskerrak eman dizkiete beren laguntza emateko prest dauden guztiei.
Horiekin batera, laguntzaile guztiei ere egin diete keinua: Aker, Maiaritz, Aratz, Kuper, Sindikato, Landare eta Zuketz tabernak, Errenteriako Batzokia eta Errenteriako Udala.

