Gazte Bideo eta Zinema Lehiaketara aurkezteko epea hilaren 16an itxiko da
Udaleko Gazteria arloak antolatuta, Irungo XVI. Gazte Zinema eta Bideo Lehiaketa abenduaren 26tik 29ra egingo da, eta dagoeneko ezagutzera eman dituzte bertan parte hartzeko oinarriak. Antolatzaileen arabera, “nazioarteko errealizadore gazteen film labur hautatuak” ekartzen saiatuko dira aurten. Aurten ere Sail Ofizialak bi maila izango ditu, bideo eta zinema formatoetan eginiko lanak bereiziz. Zinema ataleko lanik hoberenarentzat 2.000 euroko diru saria eta estatuatxoa dago, eta bideo atalekoarentzat 1.200 eurokoa eta irudia. 2011n ere Labur+ eta Bidasoko eskualdea atalak antolatuko dituzte, hurrenez hurren, Sail Ofizialean ez dauden baina ikusleentzat interesgarri izan diren eta errealizadore lokalen lanak saritzeko. Eskualdeko film labur onenak 250 euro eta estatuatxoa jasoko du, eta Labur+ ataleko irabazleak estatuatxoa bakarrik. Beste bi sari banatuko dituzte: Euskal zuzendari onenari saria (500 euro eta irudia) eta Ikusleen saria film labur onenari (350 euro eta irudia). Oinarriak webgunean Irungo Gazte Zinema eta Bideo Lehiaketan 18 eta 35 urte bitarteko errealizadoreek har dezakete parte, edozein dela beren jatorria. Interesdunek hilaren 16a baino lehen aurkeztu behar dituzte lanak. Informazio gehiago behar duenak Gazteria arlora dei dezake (943 50 54 07). Irungo Gazte Bideo eta Zinema Lehiaketako oinarriak Oinarriak bere osotasunean udal webgunean irakurri daitezke, eta i
Udaleko Gazteria arloak antolatuta, Irungo XVI. Gazte Zinema eta Bideo Lehiaketa abenduaren 26tik 29ra egingo da, eta dagoeneko ezagutzera eman dituzte bertan parte hartzeko oinarriak. Antolatzaileen arabera, “nazioarteko errealizadore gazteen film labur hautatuak” ekartzen saiatuko dira aurten. Aurten ere Sail Ofizialak bi maila izango ditu, bideo eta zinema formatoetan eginiko lanak bereiziz.
Zinema ataleko lanik hoberenarentzat 2.000 euroko diru saria eta estatuatxoa dago, eta bideo atalekoarentzat 1.200 eurokoa eta irudia.
2011n ere Labur+ eta Bidasoko eskualdea atalak antolatuko dituzte, hurrenez hurren, Sail Ofizialean ez dauden baina ikusleentzat interesgarri izan diren eta errealizadore lokalen lanak saritzeko. Eskualdeko film labur onenak 250 euro eta estatuatxoa jasoko du, eta Labur+ ataleko irabazleak estatuatxoa bakarrik.
Beste bi sari banatuko dituzte: Euskal zuzendari onenari saria (500 euro eta irudia) eta Ikusleen saria film labur onenari (350 euro eta irudia).
Oinarriak webgunean
Irungo Gazte Zinema eta Bideo Lehiaketan 18 eta 35 urte bitarteko errealizadoreek har dezakete parte, edozein dela beren jatorria. Interesdunek hilaren 16a baino lehen aurkeztu behar dituzte lanak. Informazio gehiago behar duenak Gazteria arlora dei dezake (943 50 54 07).

