Fanderiako igerilekua itxita egongo da hilaren 12tik 25a arte
Fanderiako gerilekua itxita egongo da garbiketa egiteko urtero bezala
Osasun Araudia betetzeko eta egiten ari diren hainbat garbiketa eta mantentze lanak direla eta hilaren 12tik 25a arte Fanderiako udal igerilekua itxita egongo dela jakinarazi du Udal Kirol Patronatuak.
Epe horretan, igerilekua hustu eta erabat garbituko dute. Horrekin batera, legionelosia prebenitzeko eta fumgatzeko lanak egingo dituzte eta baita iturgintza eta igeltseritza lanak ere.
Fanderiako igerilekua itxita dagoen bitartean Galtzarabordako Udal kiroldegia erabili ahalko dute bazkideek. Kiroldegia ohiko ordutegian zabalik izango dela gogorarazi du kirol patronatuak.
Udal Kirol Patronatuan izena emateko edo antolatutako ikastaroen gaineko informazioa jasotzeko 943 44 96 90 telefono zenbakira deitu dezakete interesdunek.

