Elkarteen Foroaren 11. ekitaldia hilaren 10ean
Hilaren 10ean, larunbatarekin, eginen da aurten Elkarteen Foroa, Daniel Ugarte pilotalekuan, 14:00etatik 18:00etara. Herriko Etxeak antolatzen du, eta hamaikagarren edizioa izanen da aurtengoa. Aurreko urteetan jende ugari bildu duen ekimena izan da, H...
Hilaren 10ean, larunbatarekin, eginen da aurten Elkarteen Foroa, Daniel Ugarte pilotalekuan, 14:00etatik 18:00etara. Herriko Etxeak antolatzen du, eta hamaikagarren edizioa izanen da aurtengoa. Aurreko urteetan jende ugari bildu duen ekimena izan da, Hendaiako elkarteen eskaintza ezagutzeko aukera paregabea izaten baita.
Orotara, kirol, kultur, gizarte eta beste arlotako hirurogeita zazpi taldek parte hartuko dute 11. Elkarteen Foroan. Antolatzaileek aurreratu dutenez, “arratsaldea zinez animatua izanen da”.
Hurbilduko den jendetza baliatzeko, gizarte zerbitzuek toxikomania, alkoholismoa, eta sorospenaren gaineko informazio permanentziak antolatuko dituzte, besteak beste.

