Zaintzaileen osasuna zaintzeko ikastaroa antolatu du Udalak
Udaleko Gizarte Sailak zaintzaileentzako Zaintzailaren estresa. Zaintzeko zaindu doako ikastaroa eskainiko du, Gipuzkoa Foru Aldundiak lagunduta. Lahar Elkargoko Silvia Camio psikologo eta gerontologoa izango da ikastaroa emango duena. Dagoeneko izena ...
Udaleko Gizarte Sailak zaintzaileentzako Zaintzailaren estresa. Zaintzeko zaindu doako ikastaroa eskainiko du, Gipuzkoa Foru Aldundiak lagunduta. Lahar Elkargoko Silvia Camio psikologo eta gerontologoa izango da ikastaroa emango duena. Dagoeneko izena emateko epea irekita dago, hilaren 19 arte: formakuntza[abildua]laharelkargoa.org edo 663 057 223 telefono zenbakian. Ikastaroak plaza mugatuak ditu (20 lagun).
Bost saiotan banatuko da ikastaroa, irailaren 20tik urriaren 4a bitartean. Guztira, 17 orduko formakuntza jasoko dute parte-hartzaileek. Saio guztiak Manuel Lekuona Bibliotekako beheko aretoan izango dira, 17:00etatik 20:15era. Elebitan (euskaraz eta gaztelaniaz) izango dira saioak.
Ikastaroa zaintzaile profesionalei zein dependentzia duten pertsonen senideei bideratuta dago. Zaintzailearen estresak zaintzaileari eta zainduari eragiten dio. Ondorioz, dependentzia duten pertsonak egoki zaintzeaz gain, norbere burua zaintzeko informazioa eskainiko dute saioetan: “Tresna praktikoak eskainiko dira, zaintzailearen osasun fisikoa eta psikikoa zainduz, bere bizi-kalitatea hobetzeko”.
Saioetan ondoko gaiak landuko dituzte: estresaren definizioa; Burnout sindromea; erlajazioa; giza baliabideak eta arazoak nola konpondu. Erabiliko den metodologia aktiboa eta parte-hartzailea izango dela iragarri dute.

