Gaur, emakumeen txanda
Traineru horietatik bi Oarso Bidasokoak dira, San Juan eta Hondarribia. Lau toki daude banatzeko, eta horietara iristeko aukera gehien dutenak arrosak dira, sasoian zehar lortu dituzten emaitzek hori diotelako. EuskoTren Ligako B taldean bigarren izan dira Batelerak ontzikoak, Getaria-Tolosaren atzetik eta Bizkaia eta Hondarribiaren aurretik. Hala, San Juan, Getaria-Tolosa, Galizia eta Zumaia —Hibaikako arraunlariak daude bertan— dira Kontxan sartzeko hautagai nagusiak, Bizkaiko ontzia ahaztu gabe.
Hondarribiak zail izango du Kontxarako sailkatzea, sasoian zehar izandako estropadetan maila apala azaldu dutelako.
Parte hartzaileak
San Juan.
Hondarribia.
Getaria-Tolosa.
Zumaia.
Bizkaia.
Orio.
Galizia.

