Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Aurreikusitako lan guztiak egin dituztela jakinarazi dute kiroldegiko arduradunek

Udako lanak bukatuta, berriro martxan dago Elorsoro kiroldegia, abuztuaren 16tik. Iragarritako lan guztiak egin dituztela jakinarazi dute arduradunek, eta zenbait berrikuntza ere egin dituztela: “Esate baterako, sarrera orokorreko atea automatizatu da, zabalera handituz eta erabilgarritasunean urrats garrantzitsua izan da. Erabiltzaileek gustura hartu dute berrikuntza, erosotasuna ekarri baitie”. Neguko kazkabarrek eraginda, kiroldegiko pistaren sabaian zeuden argiguneak nahiko egoera txarrean zeuden eta guztiak aldatu dituzte uda honetan. Falta ziren beirak ere aldatu dituzte igerilekuan. Iaz erdiak aldatu zituzten eta aurten beste erdiak aldatu dituzte. Bestalde, igerileku txikiko azulejuen juntak errepasatu dituzte, “instalazioaren biziraupena bermatzeko”. Hainbat erakundek jarritako baldintzak betetzeko lanak ere egin dituzte: “Ur beroaren bi biltegien barrualdeak konpondu dira. Legionella saihesteko ura tenperatura oso altuan edukitzen da eta horrek eragiten dituen kalteak konpondu behar izaten dira. Legionellaren autokontrol planaren betekizunaren baitan, bi biltegiak konpondu dira”. Gasolio tangak ere ikuskapen eta konponketak behar izaten ditu noizbehinka, eta aurten egin dituzte konponketa horiek. Gasolioa atera, erabat garbitu eta produktu bereziekin estali dute barrualdea, “isurketak ekiditeko”. Horiei, urtero egin beharreko lanak gehitu behar zaizkie: “Esate baterako, Osasun Sailaren aginduz, igerilekuak hustu, garbitu eta erabat desinfektatu behar izaten dira. Pistako gortinak eta altu geratzen diren osagaiei garbitasun orokorra egiten zaie eta baita leihoei ere. Gainontzeko [...]

admin
Bidasoa
2011/09/02

Udako lanak bukatuta, berriro martxan dago Elorsoro kiroldegia, abuztuaren 16tik. Iragarritako lan guztiak egin dituztela jakinarazi dute arduradunek, eta zenbait berrikuntza ere egin dituztela: “Esate baterako, sarrera orokorreko atea automatizatu da, zabalera handituz eta erabilgarritasunean urrats garrantzitsua izan da. Erabiltzaileek gustura hartu dute berrikuntza, erosotasuna ekarri baitie”.

Neguko kazkabarrek eraginda, kiroldegiko pistaren sabaian zeuden argiguneak nahiko egoera txarrean zeuden eta guztiak aldatu dituzte uda honetan. Falta ziren beirak ere aldatu dituzte igerilekuan. Iaz erdiak aldatu zituzten eta aurten beste erdiak aldatu dituzte. Bestalde, igerileku txikiko azulejuen juntak errepasatu dituzte, “instalazioaren biziraupena bermatzeko”.

Hainbat erakundek jarritako baldintzak betetzeko lanak ere egin dituzte: “Ur beroaren bi biltegien barrualdeak konpondu dira. Legionella saihesteko ura tenperatura oso altuan edukitzen da eta horrek eragiten dituen kalteak konpondu behar izaten dira. Legionellaren autokontrol planaren betekizunaren baitan, bi biltegiak konpondu dira”.

Gasolio tangak ere ikuskapen eta konponketak behar izaten ditu noizbehinka, eta aurten egin dituzte konponketa horiek. Gasolioa atera, erabat garbitu eta produktu bereziekin estali dute barrualdea, “isurketak ekiditeko”.

Horiei, urtero egin beharreko lanak gehitu behar zaizkie: “Esate baterako, Osasun Sailaren aginduz, igerilekuak hustu, garbitu eta erabat desinfektatu behar izaten dira. Pistako gortinak eta altu geratzen diren osagaiei garbitasun orokorra egiten zaie eta baita leihoei ere. Gainontzeko gela guztiak ere sakon garbitu dira uda partean. Makinak dauden geletan hauek lekuz aldatu, lurra tratatu, matxurak konpondu… dira”.

Pintaketa lanak ere sasoi honetan egiten dituzte kiroldegian. Hormen ohiko txukunketei aurten igerileku eremuko aire berriztagailuen konponketa gehitu diete.

Elorsoro kiroldegiko lanak

Berrikuntzak
Elorsoro kiroldegia kudeatzen duen OKISA SA-ren nahia erabiltzaileen eskaera guztiei erantzun eta ahal balitz berrikuntzak eskaintzea da, baina garai hauetan erraza ez dela gogorarazi dute: “Diru eskasiak lehentasunak ezartzera behartzen du eta lehenik, eraikuntzak berak dituen beharrei erantzun behar zaie. Hala ere, OKISA saiatzen da urtero berrikuntzei tarte bat egiten. Horretan bidelagun du Gezak SL enpresa bera, inbertsio batzuk bere gain hartuz”.

Erabilera handiari ahalik eta erosoen erantzun ahal izateko aurten aldageletan aldaketak ere egin dituzte: “Erabiltzaileen ongizatea bermatu nahi da, baita jendetza izaten den ordu jakinetan ere, eta horretan lagunduko duten neurriak hartu dira”.

Gihartze gelan makina berriak sartu dituzte. Ariketa kardio-baskularrek duten jarraitzaile kopuruak eraginda, erabileraren ondorioz makinaria hondatu egiten da eta unean uneko matxura txikiei aurre egiteaz gain, makinak berritu behar izaten dituzte. Aurten eliptika eta txirrinda berriak sartu dituzte.

Bide batez, Elorsoro kiroldegitik gogorarazi dute oso garrantzitsua dela arauak betetzea: “Bakoitzak izerdia lehortzeko toaila erabiltzea eta erabilitako makina garbi uztea ezinbestekoa da hauek egoera onean mantendu ahal izateko, izerdia baita makinen etsairik handiena”.

Bestalde, ciclo-indoor/spinning saioak ematen lehenengotarikoa izan zen Oiartzungo kiroldegia eta txirrindak zaharkitu samar zeudenez, berriak erosi dituzte, “punta-puntakoak”.

Era berean, norberaren egoera kardio-baskularra nolakoa den frogatzeko eta jarraipena egin ahal izateko programa bat martxan jarriko dute. Egindako esfortzua eta lortutako emaitzak uneoro jakiteko modua izango du erabiltzaileak, ariketa egiten ari den bitartean edo emaitzak etxeko ordenagailuan jasoz.

Ikastaroetan izena eman daiteke
2011/2012 denboraldirako antolatutako ikastaroetan izena emateko epea ere ireki dutela jakinarazi dute kiroldegitik. Igeriketa, aerobik, ciclo-indoor, saloi dantzak, fitness funtzionala eta profesionalek eskainitako ikastaroetan (judo, yoga, pilates, gimnasia erritmikoa, helduentzako gimnasia…) parte hartzeko aukera izango da aurten ere.

Ikastaroen eskaintzak ugaritu ditu Elorsorok: “Ordutegiak zabaldu dira saloi dantzetan eta ciclo-indoorren; gazteei zuzendutako ikastaroak sortu dira eta eguerdiko eskaintza ugaritu da fitness funtzionalarekin”.

Plazak mugatuak direnez, lehenbailehen izena emateko aholkua luzatu dute.

Era berean, urte osorako Elorsoro kiroldegiko zein Madalensoro pilotalekuko pistak erreserbatzeko aukera gutxi izaten den arren, eskaerak aurkezteko garaia orain ireki dutela gogorarazi dute. Eskaera berriak egin nahi izanez gero, lehenbailehen aurkeztea komeni da. Informazio gehiago jasotzeko, 943 49 25 52 zenbakira dei dezakete interesdunek.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.