Iruñea-Oiartzun zeharkaldia antolatu du Giriziak datorren astebururako
1993. urtean egindako lehen zeharkaldia errepikatuko dute Giriziako mendizaleek datorren asteburuan. Iruñea-Oiartzun bidea egingo dute, hilaren 9tik 11ra —hilaren 9a jai eguna da Gipuzkoan—. Hala, ostiral horretan, 07:00etan aterako dira Haurtzaro...
1993. urtean egindako lehen zeharkaldia errepikatuko dute Giriziako mendizaleek datorren asteburuan. Iruñea-Oiartzun bidea egingo dute, hilaren 9tik 11ra —hilaren 9a jai eguna da Gipuzkoan—.
Hala, ostiral horretan, 07:00etan aterako dira Haurtzaro Ikastolako aparkalekutik. Autobusez Iruñeara joango dira, eta zeharkaldiaren lehen zatia egingo dute: Iruñea-Larrainzar. Zazpi-zortzi ordu inguruko ibilaldia izango da.
Bigarren egunean, hilaren 10ean —larunbata—, Larrainzarretik Zubietara joango dira mendizaleak, beste zazpi-zortzi ordutan.
Hilaren 11n, azkenik, Zubietatik Oiartzunera itzuliko dira, aurreko egunetako ordu kopuru bereko etapan.
Etapa bukaeran pintxoak eta sagardoa dastatu ahal izango dituzte mendizaleek Girizia elkartean.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, zeharkaldian, frontoi batean eta lokal batean egingo dute lo irteeran izena ematen dutenek, eta furgoneta izango dute tresneria alde batetik bestera mugitzeko.
Irteerak 40 euro balio du. Izena ematean —Amazkarren eta Garmendin— 20 euro aurreratu behar dira.

