Javier Jacinto musikagile pasaitarraren Exodus lana estreinatuko dute igandean Madrilen, Musika Garaikidearen Jaialdiaren barruan. Orkestrarako lana da, soka musika tresnentzako sortua. SIC orkestrak interpretatuko du Jacintoren lana, Sebastian Mariner...
Pasaian 30 urtetik gorakoek bi ikastaro dituzte aukeran: batetik arte aplikatuak, eta bestetik marrazkia eta pintura. Arte aplikatuen ikastaroa urriaren 18aan hasi eta ekainaren 19a bitartean izango da, asteartero, 18:00etatik 21:00etara Donibaneko e...
Hil hasiera guztietan bezala, Gipuzkoako Odol Emaileen Elkarteak deialdia egin du urrian ere odola emateko. Asteartean Reina aretoan elkartuko dira, eta hurrengo egunean, berriz, Beraungo anbulatorioan. Bi egunetan 18:30etik 20:30era egingo dituzte odo...
Beraungo Bienvenido elkartekoek bidaia antolatu dute urriaren 24tik 30era. Peñiscola eta Marina D’ Or (Valentzia, Herrialde Katalanak) bisitatuko dituzte. Bidaiak 295 euro balio du pertsonako, eta bisitak prezio horren barruan sartuko dira: Mari...
Azaroaren 20ko hauteskundeen harira, astelehenetik hasi eta urriaren 10a bitarte hautesle errolda kontsultatzeko aukera izango da udaletxeko erregistroan. Epe horretan, erroldatutako datuak zuzenak ez badira, edo erroldan agertu ezean, boto emaileek er...
Errenteriako Udalak eta herriko zenbait ikastetxek hitzarmena sinatu dute ikasleen artean euskarazko ahozkotasuna lantzeko. Hain zuzen, akordioa Cristobal Gamon, Langaitz Ikastola eta Koldo Mitxelena ikastetxearekin sinatu du udalak. “Ahozkotasun...
Etzi 11:00etan Beheko plazan, erreboteko partida ikusteko aukera izango dute pilotazaleek: Txost-Kapito Harri (Ustaritze, Lapurdi). Harmailetan informazio gunea egongo da. Bertaratzen direnei zuzeneko informazioa eman eta komentarioak egingo dizkiete.
Bidasoa Bizirik-ek Ideiatik Enpresara programa jarriko du berriz ere martxan Autoenpleguaren Zerbitzuaren bitartez. Norberak bere enplegua sustatzeko helburua duen prestakuntza programa da, eta bi zatitan banatuta dago: batetik, negozio ideia berriak detektatzea, eta, bestetik, enpresa berriak sustatzea. Bidasoa Bizirik-en ikastaroak, negozio ideia sortzen den unetik gauzatzen den arte, prozesu guztia aintzat hartzen du, garapen agentziatik esan duten bezala: “Autoenplegua sustatzen du lanean txertatzeko modu bezala, eta horrela negozio-ideia sortzen den unetik hasi eta enpresa sortzen den unerainoko bidea errazten du. Izaera praktikoa duen prestakuntza programa horrek hainbat trebakuntza tresna jartzen ditu etorkizuneko ekintzaileen eskura. Tresna horiek negozio berriak sortzeko eta sustatzeko laguntza eta gidaritza ematen diete ekintzaileei, baita ekintzailetza-balio eta gaitasunak garatzeko ere”. Ikastaroaren lehen zatian ekintzailearen ezaugarri pertsonalak aztertuko dituzte, haren gaitasunak garatzeko. Nolabait esateko, alde teorikoa landuko dute. Bigarren zatia praktikoagoa da eta negozio ideiaren diagnostikorako zein enpresa plana zehazteko tresna izateko balio du. Gainera, proiektu orotan ezagutu eta kontuan hartu beharreko alderdi garrantzitsuenak aztertuko dituzte, hala nola, legeari, ogasunari, kokapenari, salmentari eta finantzazioari dagozkien xehetasunak. Negozio berri bat irekitzeko jakin behar diren guztiak landu nahi dituzte. 80 orduko programa Ideiatik Enpresara egitasmoak 80 ordu iraungo ditu, eta heldu den astelehenean hasi, urriaren 1ean, eta azaroaren 4an bukatuko [...]
Zaharren Eguna ospatuko dute bihar Irungo nagusiek eta bitan ospatuko dute; bihar, ateak itxita, eta gaur, ate irekietako jardunaldietan. Hala, gaur, Irungo Udaleko Gizarte Ongizate Zerbitzuak adinekoekin egiten duen lana erakutsiko du Iraso eta Luis M...
Fermin Muguruzaren Next Music Station dokumental sailak DOCSDF Mexiko Hiriko Zinema Dokumentalaren Nazioarteko 6. Jaialdian parte hartuko du. Bost lanek osatzen dute saila: herrialde bat edo pare bat ageri dira bakoitzean (Maroko, Libano, Egipto, Tunis...
Aurten 80 urte bete edo beteko dituzten bizilagunak omenduko ditu Zaharren Tokiak. Guztira 30 lagun dira aurten omendutakoak, 14 gizon eta 26 emakume. Guztiak pasatu behar dute Zaharren Biltokitik urriaren 20a baino lehen, bazkarirako beren gonbidapenak jaso, eta beraiekin joango direnen txartelak jasotzera. Bidaia eta bestelakoak Horrez gain, urriaren 3tik 14ra bitartean Lloret del Mar (Girona, Herrialde Katalanak) herrira bidaia antolatu dutela iragarri dute. Interesdunek 943 51 98 82 telefono zenbakira dei dezakete izena emateko. Zaharren tokiko bestelako ohiko jarduerak astelehenetik aurrera martxan izango direla ohartarazi dute, eta baita Gabonetako Loteria salgai jarri dutela ere. Omenduen zerrenda: - Adolfo del Cerro - Eduardo Perez - Julian López - Mariano Gonzalez - Marcelino Soria - Juan Vicioso. - Luis Julian Gracia. - Luis Nuñez. - Felix Aguado. - Jose Luis Muñoz. - Armando Martinez. - Julián Reguera. - Juan Ibañez - Miguel Ibarguren - Alicia Asenjo - Maria Francisca Bello - Vicenta Nieves Gonzalez - Maria del Pilar Falces - Carmen Legaz - Juliana Recalde - Blanca Guinea - Josefa Santaolaya - Máxima Diez - Trinidad de Luis - Manuela Almagro - Carmen Ambrona - Maria del Carmen Sarasua - Ana Maria Perez - Esperanza Hernandez - Maria Mercedes Suso - [...]
Datorren astean abiatuko dira Pasaia Musikal eskolan hiru hilabetetako ikastaroak. Bi ikastaro dituzte aukeran: ekialdeko dantzak eta flamenkoa. Ekialdeko dantzen ikastaroa asteartetan da, 16:00etatik 17:00etara edota 17:00etatik 18:00etara. Flamenko i...
San Pedroko Arraunlari kaleko aparkalekuak egoiliarrentzako gorde ditu Udalak. Orain dela gutxi jarri dute aparkatzeko sistema berria martxan eta azken egunotan egin dituzten neurketak eta azterketak kontuan hartuz hainbat argibide eman nahi izan dit...
6-12 urteko haurrentzako Kale Ekintza hasi da. Plazan bilduko dira bihar, 17:00etan. Rokodromoa eta jolasak izango dira, besteak beste.
Musika Eskolaren gaineko murrizketa onartu zuen udalbatzak atzoko saioan
Aretxabaletaren kontra jokatuko du Ohorezko Erregional Mailako Oiartzunek bihar, 16:30ean Aretxabaletako Ibarra zelaian. Liga Nazionaleko neskek ere bihar jokatuko dute, 16:15ean Karla Lekuonan, Eibarren aurka.
Kirolaren arloan gogor eragin du krisi ekonomikoak. Ikusle kopuruak jaitsi egin dira eta erakunde publikoek diru laguntzak murriztu dituzte. Horrek kirol txikiei egin die kalte gehien, judoari esaterako. Horregatik meritu handikoa da bihar San Martzial Judo Txapelketa 43.ez antolatu izana; meritu handikoa 170 kirolari biltzea —120 gizon eta 50 emakume—, eta meritu handikoa ere antolakuntzarako hiru klub elkartzea: La Salle, Bidasoa eta Maki Wara. Bihar egingo dute San Martzial Judo Txapelketa Artalekun, eta atzo aurkeztu zuten, kiroldegian bertan; han ziren Irungo Udaleko Kirol Patronatuko presidente Belen Sierra, eta hiru talde antolatzaileetako ordezkariak. Espainiako Estatuko judo txapelketa zaharrena da Irungoa, Senior Mailan egiten diren bietako bat, eta ehun judokatik gora elkartzen dituen bakarra. La Salle, Bidasoa eta Maki Wara judo taldeek antolatzen dute San Martzial Txapelketa. Urtero egiten dute horrela, baina ez da ohikoa, ez kirolean behintzat; bateginik baino, ohikoagoa da kirol klubak elkarren kontra aritzea, eta horregatik iraun du torneoak. “Kirola nola sustatu behar den azaltzeko adibide argia da”, esan zuen atzo aurkezpenean Belen Sierrak. Prestakuntzarako egokia Bihar Artalekun antolatuko dutena maila goreneko txapelketa da, Olinpiar Jokoetarako prestakuntzan zenbait kirolarik hautatutakoa, La Salle klubeko arduradun Esteban Arrillagak azaldu zuenez: “Asteburu honetan Munduko Kopako probak daude, baina judoka askok nahiago izan [...]
Ondo hasi dute denboraldia Erregional Preferenteko herriko bi taldeek, eta asteburu honetan hori berrestea izango dute helburu. Beti Ona hirugarren dago sailkapenean, eta bederatzi puntutatik bi besterik ez ditu galdu. Etxean izango du partida bihar, M...
TAOko eta garabietako langileek abuztuaren bukaeran egin zituzten hauteskunde sindikalak baliorik gabe utzi ditu arbitrajeko epailearen erabaki batek. Hauteskunde horien ondorioz, Eyssa enpresa barruko —Irunen bi zerbitzu horiek kudeatzen dituen enpr...