Txipiroien inguruan bilduko dira bihar hendaiarrak, Txipiroi Festan
Hendaiako Besta Komiteak Txipiroi Festa antolatu dun biharko. Arratsean, 20:00etatik aurrera, hasiko dira txipiroiak egiten herriko elkarteak eta eragileak Hondartza auzoko Mimosa etorbidean. Eguraldi txarrarekin, bertako arkupeetan egingo dituzte txip...
Hendaiako Besta Komiteak Txipiroi Festa antolatu dun biharko. Arratsean, 20:00etatik aurrera, hasiko dira txipiroiak egiten herriko elkarteak eta eragileak Hondartza auzoko Mimosa etorbidean. Eguraldi txarrarekin, bertako arkupeetan egingo dituzte txipiroiak.
Jakia prestatzeaz eta banatzeaz gain –era askotara egiten dituzte txipiroiak– , musika eta kale ikuskizunak izango dira Hondartza aldean, goizaldera arte. Besta Komiteak herritarrei festarekin bat egiteko eskatu die.
Txosna eta DJ Zugana
Txipiroi Festan parte hartuko dutenen artean Bixkiak Kultur Elkartea dago. Elkarte horretatik jakinarazi dute 19:00etatik aurrera txosna jarriko dutela Kanttu ostatuaren parean.
Kanttukoek ere emanaldi berezia prestatu dute gaur arratserako: 21:00etatik aurrera DJ Zuganak abestiak jarriko ditu ostatuan bertan. «Hainbat musika estiloko musika jarriko du Zuganak», esan dute Kanttutik.
1989tik egiten den festa da txipiroien ingurukoa. Urtetik urtera indartzen joan dira festa, eta Besta Komitearen arabera, «animazio hau tradizio bilakatu da. Arrakasta handia izaten du». Jakiaren aitzakiarekin festa egun berezia izaten da uztailaren 13koa Hendaian.

