Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Arteando, erreferente izateko

Egungo arte plastikoak mota guztietako publikoarengana, bildumagileengana eta arte zaleengana hurbiltzeko, Arteando arte garaikidearen azokaren lehen ekitaldia antolaru dute Irunen. Galiziako Espacio Atlantico erakusketaren antolatzaileek ekarri dute Irunera azoka, eta hilaren 21etik 26ra egingo dute, Ficoba erakustazokan. 24 galeriarentzako lekua izango du, 150 artisten lanak bilduko dituzte eta beste bost gela Project rooms bezala egokituko dituzte. Joan den ostiralean Ignacio Scarpellini ekimeneko zuzendariak, Irun, Hondarribia eta Hendaiako alkateek eta Kutxa Fundazioko zuzendari Carlos Ruizek hedabideen aurrean aurkeztu zuten Ficoban Arteando. Vigon (Pontevedra, Galizia) egiten den Espacio Atlanticoko ordezkari Ignacio Scarpellini da Arteando azokaren lehen ekitaldiaren zuzendaria. Madrilgo ARCOren atzetik, arloko azoka handiena da Vigokoa, eta bide berbera jarraitu nahi dute Arteandon. Pozik zegoen ostiralean azokaren zuzendaria eskualdean jasotako harreragatik, eta eskerrak eman zizkien aurkezpenean egon ziren guztiei. Arteandoren lehen ekitaldia, «izango dena baino zerbait handiagoa» izatea nahi zuela onartu zuen Scarpellinik, «baina txikitik hastea ere ondo dago, gerora hazteko». Aurreratu zuen «azoka gizartearentzat pentsatuta» dagoela: «Bizi gaitezen alai. Horretarako da artea, pozik bizitzeko». Lekurik aproposena Jose Antonio Santano Irungo alkatearen ustez, Arteandok bi ezaugarri nagusi ditu: ekimen kulturala dela, eta aktibitate ekonomikoari lotuta dagoela. Bere ustez, erakunde publikoek kultur ekitaldiak babesteko irizpidea indartu beharko lukete, «jarduera ekonomikoarekin harremana duelako arteak, [...]

admin
Bidasoa
2011/07/12
Arteando

Antolatzaileek onartu dute izango dena baino askoz azoka handiagoa antolatu nahi zutela. |asier perez-karkamo|

Egungo arte plastikoak mota guztietako publikoarengana, bildumagileengana eta arte zaleengana hurbiltzeko, Arteando arte garaikidearen azokaren lehen ekitaldia antolaru dute Irunen. Galiziako Espacio Atlantico erakusketaren antolatzaileek ekarri dute Irunera azoka, eta hilaren 21etik 26ra egingo dute, Ficoba erakustazokan. 24 galeriarentzako lekua izango du, 150 artisten lanak bilduko dituzte eta beste bost gela Project rooms bezala egokituko dituzte.

Joan den ostiralean Ignacio Scarpellini ekimeneko zuzendariak, Irun, Hondarribia eta Hendaiako alkateek eta Kutxa Fundazioko zuzendari Carlos Ruizek hedabideen aurrean aurkeztu zuten Ficoban Arteando.

Vigon (Pontevedra, Galizia) egiten den Espacio Atlanticoko ordezkari Ignacio Scarpellini da Arteando azokaren lehen ekitaldiaren zuzendaria. Madrilgo ARCOren atzetik, arloko azoka handiena da Vigokoa, eta bide berbera jarraitu nahi dute Arteandon.

Pozik zegoen ostiralean azokaren zuzendaria eskualdean jasotako harreragatik, eta eskerrak eman zizkien aurkezpenean egon ziren guztiei.

Arteandoren lehen ekitaldia, «izango dena baino zerbait handiagoa» izatea nahi zuela onartu zuen Scarpellinik, «baina txikitik hastea ere ondo dago, gerora hazteko». Aurreratu zuen «azoka gizartearentzat pentsatuta» dagoela: «Bizi gaitezen alai. Horretarako da artea, pozik bizitzeko».

Lekurik aproposena
Jose Antonio Santano Irungo alkatearen ustez, Arteandok bi ezaugarri nagusi ditu: ekimen kulturala dela, eta aktibitate ekonomikoari lotuta dagoela. Bere ustez, erakunde publikoek kultur ekitaldiak babesteko irizpidea indartu beharko lukete, «jarduera ekonomikoarekin harremana duelako arteak, eta beraz, herrientzako onuragarria delako. Arteando existituko ez balitz, sortu beharko genuke», gehitu zuen. Santanorentzat, Arteandok «artearen adierazteko modu ezberdinak publiko arruntari hurbiltzeko» balioko du.

Jean-Baptiste Salaberri Hendaiako auzapezarentzat egitasmoa «eskualdearentzako oso interesgarria» da. Aldi berean, azoka hasi arteko egunak «jakin-min handiarekin» biziko dituela azaldu zuen Etxeberrik: «Scarpelliniren grina ezagututa, ziur ondo aterako dela dena».

Hondarribiko alkateak eskerrak eman zizkion Scarpelliniri Arteando antolatzeko eskualdea hautatu izanagatik. «Hondarribian goi mailako artistak daude», esan zuen Aitor Kerejetak, «oinarria badago, baina ezagunak izateko hori ez da nahikoa, baliabideak jarri behar dira, eta Ficoba baliabide egokia da».

Bildumazaletasuna herritartu
Carlos Ruiz Kutxa Fundazioko zuzendariak «Txingudirekiko konpromisoa» berretsi zuen, eta bere erakundeak «Ficoba erakustazoka balorean jartzeko edozein ekimen» bultzatuko duela zehaztu zuen. ARCO arte azokara antolatzen ziren «peregrinazioak» gogora ekarri zituen Ruizek: «Beste batzuek Bidasora peregrinatuko dute orain». Kutxako mandatariak aurreikusi zuen Irungo arte garaikideko azokak bildumazaletasuna «herritartzeko» balioko duela, «elitetik ateratzeko».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.