Trintxerpe-Illunbe izan da eskualdeko azkarrena Avileseko estropadan
Eguerdian KAE 2. Mailako arraun taldeek Aviles Hiriko III Bandera jokatu dute Avileseko uretan (Asturias). Bandera Ondarroak lortu du eta eskualdeko lehenengoa Trintxerpe-Illunbe izan da, gaurko sailkapen orokorrean bosgarren gelditu da. San Pedrok zor...
Eguerdian KAE 2. Mailako arraun taldeek Aviles Hiriko III Bandera jokatu dute Avileseko uretan (Asturias). Bandera Ondarroak lortu du eta eskualdeko lehenengoa Trintxerpe-Illunbe izan da, gaurko sailkapen orokorrean bosgarren gelditu da. San Pedrok zortzigarren postua lortu du eta Hibaika azkena gelditu da.
Sailkapen orokorra horrela dago eskualdeko taldeei dagokionez: Trintxerpe-Illunbe bosgarren 38 punturekin; San Pedro zortzigarren 27 punturekin; eta Hibaika hamargarren 20 punturekin. (Guztira hamabi talde dira eta lehenengoak, Ondarroak, 56 puntu ditu).