Euskal Herriko eta Ukrainako dantzekin hasiko da gaur Errenteria Dantzan
Ereintza Dantza Taldeak antolatuta, XXI. Errenteria Dantzan jaialdia egingo dute gaur eta bihar. 20:00etatik aurrera Euskal Herriko eta Ukrainako dantzak ikusteko aukera izango da Zumardian. Ereintzako dantzariek eta Ukrainako Chernova Kalyna taldeko d...
Ereintza Dantza Taldeak antolatuta, XXI. Errenteria Dantzan jaialdia egingo dute gaur eta bihar. 20:00etatik aurrera Euskal Herriko eta Ukrainako dantzak ikusteko aukera izango da Zumardian. Ereintzako dantzariek eta Ukrainako Chernova Kalyna taldeko dantzariek saioak tartekatuko dituzte folklore erakusketa egiteko.
Bihar Xabier Olaskoaga plazara eramango dute Errenteria Dantzan jaialdia. Musika eta dantza emanaldia egingo dituzte bertan Udal Txistu Taldeak eta Chervona Kalyna taldeak zein Ereintza Dantza Taldeak, 13:00etatik aurrera.