Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

"Atxiloketak, torturak eta epaiketak" bukatzea eskatu dute

admin
Bidasoa
2011/07/09
Gaur eguerdian egin duten agerraldian, herritar talde batek “atxiloketak, torturak eta epaiketak bukatzea” eskatu du. Errenteria-Oreretako Herriko Enparantzan egin dituzte adierazpenak. “Euskal Herrian bizi hamarkadetan zehar luzatu den gatazka, bortizkeria eta errepresio egoera gainditzeko aurrekaririk gabeko momentua bizi dugu”, adierazi dute. Gatazka politikoa gainditzeko hainbat sindikatuk, eragile sozialek eta herritarrek egindako apustua gogorarazi dute. ETAk irailean aldarrikatu zuen su-etena ere bide horretatik doala esan du. “Borondate horrekin talka egin duena, egunez egun, Espainiako Gobernuak erakutsi duen jarrera da”, diote. Horrela, “Euskal Herrian loratu den ilusioa ito” nahi izan duela gaineratu dute. Agerraldia Errenteria-Oreretan Konpromisoak Atxiloketa, epaiketa eta tortura salaketen aurrean hartu duten konpromisoa berretsi dute. Gainera, aste honetan Espainiako Auzitegi Nazionalean Bateragune auzian epaitu duten Sonia Jacinto gogoan izan dute. Gainera, uztailaren 18tik aurrera epaituko dituzten Oarsoaldekok hamazazpi gazteen kasua ere aipatu dute. Horren aurrean hainbat konpromiso eskatu dituzte. “Gatazka baten konponbide prozesuan atxiloketak eta torturak egotea onartezina dela pentsatzen dugu. Ez dugu onartuko Euskal Herrian arrazoi politikoengatik egiten diren atxiloketa gehiago, ez inkomunikazio egoerarik. Torturak betirako desagertu behar du”, esan dute. Gainera, Espainiako Gobernuari “errepresio politika” aldatzeko eskatu diote. “Bide horretan jarraitzen badute, gu gara besoak gurutzaturik geldituko”, ohartarazi dute. “Prozesu demokratikoa azkeneraino” eramateko prest daudela ere esan dute. Manifestaziora joateko deialdia Oarsoaldeko hamazazpi gazteren kontrako epaiketa salatzeko uztailaren 22an, 19:30ean, Ugaldetxo eta Errenteria-Orereta artean egingo duten manifestaziora joateko gonbitea luzatu dute. Eleak mugimenduak antolatu du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.