Jaizkibelgo bideak itxi egin dituzte
Irailaren 30 arte Jaizkibel mendiko sarbideak itxi egin dituzte automobilentzat. Gregorio Berrotaranek, Landa Garapeneko aldiko zinegotziak dioenez, “ezinbestekoa zaigu uda iristen denean bide hauek istea, jende askok automobilarekin edonora he...

Irailaren 30 arte Jaizkibel mendiko sarbideak itxi egin dituzte automobilentzat. Gregorio Berrotaranek, Landa Garapeneko aldiko zinegotziak dioenez, “ezinbestekoa zaigu uda iristen denean bide hauek istea, jende askok automobilarekin edonora heldu daitekeela uste duelako. Mendia errespetatzea nahitaezkoa da eta horrelako neurriak hartu behar dira. Motorra duten ibilgailuek ezin dute pistetara sartu, baimendutako autoek izan ezik. Gainera, eskatzen da bideen itxieraren aurrean autoak ez aparkatzea, bestela emergentzia bat dagoenean ezin baita aurrera egin”.
Hortaz gain, “txakurrarekin mendira doanak lotuta eraman behar dituela gogorarazteko seinaleak jarri ditugu. Guztien eskutan dago errespetua mantentzea. Atentzioa deitu nahiko nuke berriz mendira zakurrarekin joaten den jendeari. Askok lotuta eramaten dute, behar den moduan, baina asko dira oraindik ere lotu gabe eramaten dutenak, eta horrek arazo asko sortzen ditu”.

