Giro goibelari algaraka erantzunez
Giro goibela nagusi izan den arren, San Pedron koloretsua izan da festaren eztanda. Hunkigarria izan zen atzoko txupinazoa, herritarrek Bodegoiko Joxe Mari Gartziandiari eta Maribel Telleriari eskainitako omenaldiari esker. Kolorea, gero jarri zuten gay eta lesbianek, hamaika koloretako konfetiak botaz eta jaien hasiera beren harrotasunaren egunarekin bat egiten zuela ospatuz. Gauen ere izan zen sorpresarik. Danborrada plazara iristean, ezustean, Margari Portabales omendu zuten, herriaren alde egiten duen lan eskergarengatik. Goizean eta arratsean dantza Gaur, berriz, eguerdian iritsi da jaia gorenera. Haurren Iñude eta Artzaien konpartsak jarri du giroa fededunek elizatik irteterako. Arratsaldean, berriz, Hipo eta Tomax pailazoak, fandango eta arin-arin txapelketa eta Txassis dantza taldearen ikuskizunak osatuko dute jai egitaraua. Bihar atsedena hartuta, jaiei gogotsu helduko diete asteburuan. Ostirala 12:00. Salbio- Dorrea futbol partida.. 14:00. Haurren Bazkaria Piña Elkartean. 15:30. Puzgarriak, karsak eta zezen mekanikoa Frontoian. 19:00. Apar festa Frontoian. 19:00. Bertso-triki poteoa. 21:30. Herri afaria Dorrean.. Ondoren, Joseba Irazoki. 00:00. Bizardunak eta ondoren DJ Javi P3Z + 05:00. Txokolate jatea Piña Kurdin Elkartean. Larunbata 08:00. Arraitxiki arrantza lehiaketa Torreatzen. 10:00. Txaranga Porrusalda. 12:00. PalaGoma txapelketa finala Frontoain. 12:00. Lasterketa FrontoianTratu ona nahi dut: pasa hitza 12:30. Paella txapelketa Frontoian. 13:00. Arraitxiki arrantza lehiaketako sari banaketa torreatzen 14:00. Koadrilen arteko [...]
Giro goibela nagusi izan den arren, San Pedron koloretsua izan da festaren eztanda. Hunkigarria izan zen atzoko txupinazoa, herritarrek Bodegoiko Joxe Mari Gartziandiari eta Maribel Telleriari eskainitako omenaldiari esker. Kolorea, gero jarri zuten gay eta lesbianek, hamaika koloretako konfetiak botaz eta jaien hasiera beren harrotasunaren egunarekin bat egiten zuela ospatuz.
Gauen ere izan zen sorpresarik. Danborrada plazara iristean, ezustean, Margari Portabales omendu zuten, herriaren alde egiten duen lan eskergarengatik.
Goizean eta arratsean dantza
Gaur, berriz, eguerdian iritsi da jaia gorenera. Haurren Iñude eta Artzaien konpartsak jarri du giroa fededunek elizatik irteterako.
Arratsaldean, berriz, Hipo eta Tomax pailazoak, fandango eta arin-arin txapelketa eta Txassis dantza taldearen ikuskizunak osatuko dute jai egitaraua. Bihar atsedena hartuta, jaiei gogotsu helduko diete asteburuan.
Ostirala
12:00. Salbio- Dorrea futbol partida..
14:00. Haurren Bazkaria Piña Elkartean.
15:30. Puzgarriak, karsak eta zezen mekanikoa Frontoian.
19:00. Apar festa Frontoian.
19:00. Bertso-triki poteoa.
21:30. Herri afaria Dorrean.. Ondoren, Joseba Irazoki.
00:00. Bizardunak eta ondoren DJ Javi P3Z +
05:00. Txokolate jatea Piña Kurdin Elkartean.
Larunbata
08:00. Arraitxiki arrantza lehiaketa Torreatzen.
10:00. Txaranga Porrusalda.
12:00. PalaGoma txapelketa finala Frontoain.
12:00. Lasterketa FrontoianTratu ona nahi dut: pasa hitza
12:30. Paella txapelketa Frontoian.
13:00. Arraitxiki arrantza lehiaketako sari banaketa torreatzen
14:00. Koadrilen arteko bazkaria Frontoian
14:00. Presoen aldeko bazkaria Antxeta Elkartean.
17:00. Koadrilen arteko jokoak frontoian.
18:00. Buruhandi eta erraldoiak
19:00. Sokamuturra txotoekin Frontoian.
20:00. Presoen aldeko kartelada.
21:00. Torreko Afaria.
00:00. Yelow Page eta Los del Gas.
Etzidamu
12:00. Helduen Iñude eta Artzaiak.
14:00. Erretiratuen bazkaria.
18:30. Txikien danborrada.
20:00. Sardin jatea frontoian.
20:00. Erromeria Modestoren eskutik Frontoian.
23:00. Zezensuzkoa.