Euskara ikasleek etzi dute diru laguntza eskatzeko azken eguna
Ikasturte honetan herriko euskaltegi homologatuan euskara ikasle izan diren oiartzuarrek Udalaren diru laguntza jaso ahal izango dute, baina aintzat hartu behar dute bihar bukatzen dela eskaerak egiteko epea. Oiartzuar guztiek jaso dezakete matrikulare...
Ikasturte honetan herriko euskaltegi homologatuan euskara ikasle izan diren oiartzuarrek Udalaren diru laguntza jaso ahal izango dute, baina aintzat hartu behar dute bihar bukatzen dela eskaerak egiteko epea.
Oiartzuar guztiek jaso dezakete matrikularen %50a, eta euskararen normalizaziorako lehentasunezkoak diren zenbait sektoretakoek, langabetuek, pentsiodunek eta ikasleek, %70a.
Beka eskaera udaletxeko Informazio Bulegoan aurkeztu behar da. Informazio gehiago Udaleko Euskara zerbitzuan —943 49 38 42 eta euskara[abildua]oiartzun.org— edo Intxixu AEK euskaltegian —607 534 263 edo oiartzun[abildua]aek.org—.