Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Hondarribiko blues jaialdiko kontzertu guztiak doan izango dira, seigarren urtez

Hiru aste barru hasiko da Hondarribia Blues Festival (HBF). Aurtengoa seigarren ekitaldia izango da, eta uztailaren 7an (osteguna) hasiko da, uztailaren 10a arte (igandea). Denbora gutxian nazioartean oihartzun handia lortu du ekimenak, eta horregatik munduko eta hurbilagoko blues artista garrantzitsuak iritsiko dira Hondarribira. Beste urte batez, antolatzaileek esan dute kontzertuak doan izateko “helburu konplikatua” lortu dutela, eta gorantz doan bideari jarraituz seigarren ekitaldi honetan “luxuzko kartela” osatu dute, antolatzaileen arabera. Ondoko zerrendan dago egitaraua. Jaialdia blues panoraman zegoen hutsunea betetzeko jaio zen: blues kultura zabaldu eta entzulegoari musika mota hori hurbilarazteko, taldeen eta musikaren arteko eraginaren bitartez. Hala, uztailaren 7tik 10era musika beltza Hondarribiko txoko guztietan entzuteko aukera izango da: Bentan, Apezpiku plazan, Arma plazan edo kirol portuko agertoki finkoetan, baita kaleetan ere. Aurten, gainera, hainbat musika taldetako musikariak elkartuko dituen Hondarribia Crossroads gunea izango da, musika estilo berbera, bluesa, beraien artean partekatzeko. Memphisera bidean Aurtengo berritasunik nabarmenetakoa da HBFk martxan jarriko duen Road to Memphis lehiaketa. Parte hartzaileak Euskal Herriko blues taldeak izango dira, eta garaileek Memphiseko International Blues Challenge (IBC) jaialdian parte hartzeko hegazkin txartelak eta hotel erreserba jasoko dituzte. IBC mundu guztiko blues taldeek parte hartzen duten lehiaketa da. Memphisko Beale Street kale famatuko klubetan jo ohi [...]

admin
Hondarribia
2011/06/16

Hiru aste barru hasiko da Hondarribia Blues Festival (HBF). Aurtengoa seigarren ekitaldia izango da, eta uztailaren 7an (osteguna) hasiko da, uztailaren 10a arte (igandea).

Denbora gutxian nazioartean oihartzun handia lortu du ekimenak, eta horregatik munduko eta hurbilagoko blues artista garrantzitsuak iritsiko dira Hondarribira. Beste urte batez, antolatzaileek esan dute kontzertuak doan izateko “helburu konplikatua” lortu dutela, eta gorantz doan bideari jarraituz seigarren ekitaldi honetan “luxuzko kartela” osatu dute, antolatzaileen arabera. Ondoko zerrendan dago egitaraua.

Jaialdia blues panoraman zegoen hutsunea betetzeko jaio zen: blues kultura zabaldu eta entzulegoari musika mota hori hurbilarazteko, taldeen eta musikaren arteko eraginaren bitartez. Hala, uztailaren 7tik 10era musika beltza Hondarribiko txoko guztietan entzuteko aukera izango da: Bentan, Apezpiku plazan, Arma plazan edo kirol portuko agertoki finkoetan, baita kaleetan ere.

Aurten, gainera, hainbat musika taldetako musikariak elkartuko dituen Hondarribia Crossroads gunea izango da, musika estilo berbera, bluesa, beraien artean partekatzeko.

Memphisera bidean
Aurtengo berritasunik nabarmenetakoa da HBFk martxan jarriko duen Road to Memphis lehiaketa. Parte hartzaileak Euskal Herriko blues taldeak izango dira, eta garaileek Memphiseko International Blues Challenge (IBC) jaialdian parte hartzeko hegazkin txartelak eta hotel erreserba jasoko dituzte.

IBC mundu guztiko blues taldeek parte hartzen duten lehiaketa da. Memphisko Beale Street kale famatuko klubetan jo ohi dute taldeek lau egunez, blues munduan dauden eragile garrantzitsuenen aurrean. Askoren ustez, Memphis da blues musika estiloaren hiriburua.

Johnny Winter sarituko dute
John Dawson edo Johnny Winter blues eta rock gitarra jotzaile estatubatuar historikoak jasoko du aurten Hondarribia Blues Festivalek ematen duen ohorezko saria. Urtero ematen diote saria musikari ezagun bati.

Egitaraua

Uztailak 7, osteguna

  • Benta agertokian. 21:30ean, Belceblues; 22:30ean, Girls With Guitars Dani Wilde; Samantha Fish, Cassei Taylor eta 00:00etan, Johnny Winter.

Uztailak 8, ostirala

  • Carlsberg agertokian. 20:00etan, Chino And The Big Bet.
  • Schuss agertokian. 20:00etan, Txus Blues&Jose Bluefingers.
  • Benta agertokian. 21:30ean, Deferre; 22:30ean, Chris James And Patrick Rynn eta 00:00etan Elvin Bishop.

Uztailak 9, larunbata

  • Blues Villagen. 13:00etan, herri barbakoa, eta 14:00etan Mingo Balaguer & The Blues Intruders.
  • Gipuzkoa plazan. 18:00etan, kontzertu pedagogikoa, Patrick Rynn & Chris James-ekin.
  • Zuloaga Etxean. 18:00etan, Desde la cuneta. Viendo pasar a Robert Johnson Manuel Lopez Poyren hitzaldia, gitarran Hernan Senrak lagunduta.
  • Carlsberg agertokian. 20:00etan, Shawn Pittman.
  • Schuss agertokian. 20:00etan, Girls With Guitars Dani Wilde, Samantha Fish eta Cassei Taylor.
  • Benta agertokian. 21:30ean, Txus Blues eta Jose Bluefingers; 22:30ean, The Manish Boys eta 00:00etan, Lucky Peterson.

Uztailak 10, igandea

  • Blues Villagen. 11:30ean, kontzertu pedagogikoa Belceblues-ekin; 13:00etan, herri barbakoa eta 14:00etan, Nico Wayne Toussaint.
  • Carlsberg agertokian. 19:00etan, Raimundo Amador eta Los Insolventes.
  • Benta agertokian. 22:00etan, Hondarribia Crossroads.
  • Blues Villagen. 01:00etan, Pro Jam Session jaialdiaren seigarren edizioaren amaiera artistekin.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.