Euskara ikasleek diru-laguntza eska dezakete Udalean
Ikasturte honetan herriko euskaltegi homologatuan euskara ikasle izan diren oiartzuarrek Udalaren diru-laguntza jaso ahal izango dute. Dagoeneko eskaera egiteko epea irekita dago (uztailaren 1a arte). Oiartzuar guztiek jaso dezakete matrikularen %50a, ...
Ikasturte honetan herriko euskaltegi homologatuan euskara ikasle izan diren oiartzuarrek Udalaren diru-laguntza jaso ahal izango dute. Dagoeneko eskaera egiteko epea irekita dago (uztailaren 1a arte). Oiartzuar guztiek jaso dezakete matrikularen %50a, eta euskararen normalizaziorako lehentasunezkoak diren zenbait sektoretakoek (familia, merkatariak, elkarteak), langabetuek, pentsiodunek eta ikasleek, %70a. Barnetegietako ikasleek ere egoitza eta garraio gastuen %20a jaso ahal izango dute.
Udalak helduen euskalduntze eta alfabetatzea errazteko eta sustatzeko ematen ditu beka horiek. Diru-laguntzekin, euskara ikasteko erraztasunak eman nahi ditu Udalak eta “oraindik pauso hori eman ez duten herritarrak animatu”.
Oiartzunen erroldatuek eta herriko elkarte, denda, zerbitzu-enpresa eta euskara plana duten herriko enpresetako langile guztiek jaso ahal izango dute beka. Ikasleek eskolen %85era joan direla ziurtatu beharko dute.
Beka eskaera udaletxeko Informazio Bulegoan aurkeztu behar da. Informazio gehiago Udaleko Euskara zerbitzuan —943 49 38 42 edo euskara[abildua]oiartzun.org— edo Intxixu AEK euskaltegian —607 534 263 edo oiartzun[aek].org—.