Joxe Kruz Sarasolak Pikoketan duen publiometroak metro koadroko 145 euri litro jaso zituen maiatzean. Iazko hil berean baino 125 litro gutxiago.
Iaz jokatzekoa zen Gazte Mailako Gipuzkoako Errebote Txapelketa asteburuan jokatu dute Behar Zanak eta Txostek. Behar Zanak 13-6 irabazi du lehia.
Idoia Beratarbideren eta Gloria Askasoren ikasleen erakusketa ikus daiteke Garmendi txokolategian, hilaren bukaerara arte. Ikasturtean zehar egindako lanak dira.
Atzo, saio bakarrean, Gipuzkoako Sega Txapelketa jokatu zuten Oiartzungo Pikoketako belardian, eguerdian. Juan Joxe Lizaso asteasuarra izan zen garaile. Bost segalari aritu ziren lehian: Mikel Alkorta (Donostia, Asteasun bizi da, 40 urte); Arkaitz Arte...
29 urteko emakumezko bat 35 urteko birikekin. Emaitza hori atera zaio pertsona bati gaur Errenteria-Oreretako Biteri eta Kapitain-Enea kaleen artean jarrita dagoen AECC Espainiako Minbiziaren Kontrako Elkartearen postuan. Izen-abizenak eman, erretzailea den ala ez galdetu, zenbat erretzen duen jakin, bi gailuri putz egin, eta momentu batean biriken gaineko informazio zehatza jakin daiteke. Erretzailea izanez gero, gainera, erretzen utzi ahal izateko hitzordua eskaintzen dute. Izan ere, halako datu bat jakitea erretzen uzteko beste arrazoi bat izan daiteke. Goizeko hamarretan ireki dute postua, eta 10:30etarako sei pertsonei egin dizkiete frogak. Begiluzeak ere inguratu dira zertan dabiltzan galdetura. Batzuk, jakinminez, euren biriken osasuna jakitearen alde egin dute, beste batzuk, berriz, denbora falta argudiatuta, alde egin dute Azoka eguna, jendea erakartzeko Herriko osasun etxeetako eta zehazki, tabakoa erretzeko ohitura kentzeko lan taldea ibili da postua prestatzen, eta azoka eguna zela aprobetxatu dute jendea erakartzeko. Euren datuak bilduta erretzaileei informazio erreal bat ematea da helburua mendekotasuna uzteko. Mezu argi bat igorri diete, erretzen utz daitekeela: “Erretzen utziz gero, segituan hasten dira nabaritzen ondorioak; egun batean bihotzeko bat izateko aukerak murrizten dira, eta 12-15 urtera erretzaile ez denaren maila berera iristen da”. Haatik, erretzen segituz gero, osasunean eragin oso txarrak ditu, bizitza itxaropena sei edo hamar [...]
Larunbatean, 12:00etan egin zuten Oiartzunen Alkatetza eta kargu hartze ekitaldia. Hamarnaka herritar bildu ziren udaletxeko areto nagusian talde berriari babesa emateko, tartean, legegintzaldia bukatu berri duten Gobernu Taldeko kideak. Gainontzeko alderdietako kideek era jaso zuten babesa. Hamaikabateko (H1!) Xanet Arozenak, esaterako, alboan izan zituen Pasaiako Alkatetzarako hautagai Miriam Cano, baita alderdiko beste kide batzuk ere. Ekitaldiarekin hasita, adin mahaia osatu zuten lehenengo, zinegotzi gazteenarekin eta zaharrenakin: Bilduko Eider Mitxelenarekin eta EAJko Mikel Idiazabalekin, hurrenez hurren. Gero, korporazioa osatu zuten. Egiaztagutunak (kredentzialak) irakurri, eta zinegotziak esertzen joan ziren. Bat falta zen: EAJko alkategai Aitor Santxez Urkia, ez zen udalbatzarrean egon. Baina Udalbatza osatuta geratu zen. Azkenik, alkatea aukeratu zuten. Hiru alkategai zeuden: Bilduko Aiora Perez de San Roman; EAJko Aitor Santxez Urkia eta Hamaikabateko Xanet Arozena. Isilpekoa zen zinegotzien botoa. Honela geratu zen botaketa: hamar boto Perez de San Romanentzat, eta bana Aitor Santxez Urkiarentzat eta Xanet Arozenarentzat. Hala, Aiora Perez de San Roman izango da Oiartzungo alkatea datozen lau urteetan, kargua hartu ondoren. Alkate berriaren hitzak Izendatu ondoren, lehen aldiz, alkatearen eserlekuan jarri eta hitza hartu zuen alkate berriak. Hasteko, eskerrak eman zizkien bertaratutako guztiei, baita kanpainan lan egin dutenei, eta maiatzaren 22an eurengan konfiantza jarri zuten guztiei: “Aldamenean nabaritzen [...]
Gaurko programazioa FM107an: 10:00etan, Arguyuan: 10:30ean: Kirol informazioa. 11:30ean: OARSO BIDASOKO HITZA-ko zuzendaria den Urko Etxebesteren eskutik, eskualdeko informazioa. 12:10ean: Elkarrizketa. 13:15ean: Kirol informazioa (errepikapena). 15:00...
Eskolatik Kalera jaiak hartu zuen Zumardia hamargarrenez joan den larunbatean. Euskara Zerbitzuak eta Lau Haizetara elkarteak antolatuta, goizez herriko ikastetxe guztietako 130 haur aritu ziren kate jolasean eta halaber, egurrezko jokuekin gozatzeko a...
Errenteria Garatuz elkartean egun konpondu gabe jarraitzen duen egoera berezia eman zela salatu dute Jose Manuel Ferradas Ezker Batuko zinegotziak eta Karlos Murua ezker abertzaleko zinegotzi ohiak. Izan ere, “elkarteko kontseilariek sinatutako 2...
Emakume bat atxilotu dute estortsioa egitea leporatuta. Prostituzioan aritzen zen ustez atxilotutakoa, eta bezeroei haurdun gelditu zela esaten zion. Hori dela eta 30.000 euro eskatzen zizkien abortutatzeko aitzakipean. Dirua ez ematekotan, bezeroen fa...
Igandean lagun ugari bildu zen Herriko Enparantzara Beti Prest taldeak antolatutako III. Muxiko Egunean parte hartzeko. Arrabots taldekoek aritu ziren musikarekin, eta ondoren Errenteriako dultzaineroek hartu zuten lekukoa, Larrain dantzarekin amaitzek...
Atzo Euskal Jaia ospatu zuten Donibanen Bixi-Bixi elkarteak antolatuta. Musika eta giro ona ez ziren falta izan barrutiko txokoetan. Ekitaldien artean, Maribeltz ontziaren uretaratzea izan zen (argazkian). Dantzarien eta Albaolako kideen artean Santiago plazaraino eraman zuten ontzia eta hortik urera bota zuten. Andoni Etxarri hendaiarrak berriztatu du ontzia.
Erdi Aroko giro ezin hobea izan da asteburuan Hondarribian. Gune historikoa apainduta esnatu zen larunbat goizean, garaiko musika entzuten hasi zen… eta eguraldi onak, jende asko eta asko bertaratzera animatu zuen. Arma plaza eta Gipuzkoa plaza a...