Sahararen aldeko kultura astea antolatu du El Watanek
El Watan elkarteak Sahararen aldeko kultura astea antolatu du aurten ere, “arazoek bere horretan jarraitzen dutelako, bai politikoek eta baita giza eskubideen alorrekoak ere”. Elkartasuna beharrezkoa dela gogorarazi dute El Watanetik, irten...
El Watan elkarteak Sahararen aldeko kultura astea antolatu du aurten ere, “arazoek bere horretan jarraitzen dutelako, bai politikoek eta baita giza eskubideen alorrekoak ere”.
Elkartasuna beharrezkoa dela gogorarazi dute El Watanetik, irtenbide politiko baten beharra bezala. Hango egoeraren berri emateko antolatu dute kultura astea.
Egitaraua:
- Gaurtik igandera. Argazki erakusketa, pitxien erakusketa eta salmenta, udaletxeko areto nagusian.
- Bihar, 19:00etan. Aurtengo proiektuen bideoaren aurkezpena, udaletxean.
- Etzi, 19:00etan. Afari sahararra, Ibargain elkartean.
- Etzidamu, larunbata. 18:00etan: Errefuxiatu kanpamentuetara eramandako antzerkia, Doneztebe plazan. 19:00etan: Dokumentala, udaletxeko areto nagusian: El problema. Testimonio del pueblo saharaui. Iaz Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldia irabazi zuen lan horrek. Ondoren, solasaldia egingo dute.

