Saharako haurrak etxean hartzeko deialdia
Gizarte Zerbitzuak sailak Oporrak Bakean programaren bidez, uztailean eta abuztuan 8 urtetik 12 urte bitarteko 8 neska-mutil saharar hartzeko deialdia egin du. Izaera humanitarioa duen programak, zenbait arrazoiengatik gizarte egoera txarretan dauden u...
Gizarte Zerbitzuak sailak Oporrak Bakean programaren bidez, uztailean eta abuztuan 8 urtetik 12 urte bitarteko 8 neska-mutil saharar hartzeko deialdia egin du. Izaera humanitarioa duen programak, zenbait arrazoiengatik gizarte egoera txarretan dauden umeei edo osasun egoera berezian daudenei zuzenduta dago. Udalak programa martxan jartzearekin , bere gain hartuko ditu neska-mutil horien bidai-txartelen gastua eta horiekin batera, Saharatik etorriko den begiralearena. Gainera, aisialdiko ekintzak antolatu eta osasun azterketak eta zainketak koordinatuko ditu Osakidetzarekin. Parte hartu nahi duten familiek, 943 111 291 telefonora deitu dezakete.

