Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Hondarribia
      • Irun
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    • Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Mendekosteak, hilaren 10etik 12ra

Zabarre pirataren etorrerarekin batera hasiko dira mendekosteak, bihar zortzi. Momentu «berezian» iritsiko direla nabarmendu du Xanti Val kultura teknikariak, “alkate batekin hasi eta beste batekin bukatuko direlako”. Hilaren 10ean 18:30ean harrera egingo diote piratari kaian. Deialdi berezia egin dute Udaletik bertara pirataz jantzita joateko. Zabarreren etorreran dantzariek, arraunlariek eta beste hainbatek parte hartuko dute. Guztira 30 lagunek hartuko dute parte ikuskizunean. Gainera, bertara pirataz janzteko deialdi berezia egin dute, bai Zabarreren etorreran, agurrean zein ostiralean bertan egingo duten Pirata Afarian. Pirata iritsi eta ordubete beranduago txupinazoa botako dute. Izango da berritasunik txupinazoan, lau alkate txikik parte hartu beharrean, bik bakarrik hartuko dutelako parte. “Ikastetxeen erabakia da hori”, azaldu du Jon Legorburu jarduneko zinegotziak. Horrekin, “beste bizitasun” bat eman nahi diote hasiera ekitaldiari. “Balkoian jende ugari pilatzen da, eta alkate txikien artean mikrofonoa askotan aldatu behar dute”, gaineratu du Legorburuk. Kontzertua Jauregialden Beste ekitaldi batzuei dagokienez, euskal dantzazaleek erromeria egingo dute larunbatean. Bazkaria egingo dute, eta Udalak jakinarazi duenez, eurek jarriko dute sagardoa. Pirata Afarian ere gauza berbera egingo dute, eta bakoitzak bere kasa eraman behar du otordua. Sagardoa faltako ez den mendekosteetako momentu bat hilaren 11ko Sagardo Egunean izango da. Aurtengo XIII. ekitaldia beteko du jaialdi horrek. Gurutze Santuaren plazan [...]

admin
Bidasoa
2011/06/01

Zabarre pirataren etorrerarekin batera hasiko dira mendekosteak, bihar zortzi. Momentu «berezian» iritsiko direla nabarmendu du Xanti Val kultura teknikariak, “alkate batekin hasi eta beste batekin bukatuko direlako”.
Hilaren 10ean 18:30ean harrera egingo diote piratari kaian. Deialdi berezia egin dute Udaletik bertara pirataz jantzita joateko. Zabarreren etorreran dantzariek, arraunlariek eta beste hainbatek parte hartuko dute. Guztira 30 lagunek hartuko dute parte ikuskizunean. Gainera, bertara pirataz janzteko deialdi berezia egin dute, bai Zabarreren etorreran, agurrean zein ostiralean bertan egingo duten Pirata Afarian.
Pirata iritsi eta ordubete beranduago txupinazoa botako dute. Izango da berritasunik txupinazoan, lau alkate txikik parte hartu beharrean, bik bakarrik hartuko dutelako parte. “Ikastetxeen erabakia da hori”, azaldu du Jon Legorburu jarduneko zinegotziak. Horrekin, “beste bizitasun” bat eman nahi diote hasiera ekitaldiari. “Balkoian jende ugari pilatzen da, eta alkate txikien artean mikrofonoa askotan aldatu behar dute”, gaineratu du Legorburuk.
Kontzertua Jauregialden
Beste ekitaldi batzuei dagokienez, euskal dantzazaleek erromeria egingo dute larunbatean. Bazkaria egingo dute, eta Udalak jakinarazi duenez, eurek jarriko dute sagardoa. Pirata Afarian ere gauza berbera egingo dute, eta bakoitzak bere kasa eraman behar du otordua.
Sagardoa faltako ez den mendekosteetako momentu bat hilaren 11ko Sagardo Egunean izango da. Aurtengo XIII. ekitaldia beteko du jaialdi horrek. Gurutze Santuaren plazan izango sa Sagardo Eguna, 18:00etatik aurrera.
Gazte Asanbladak antolatzen dituen ostiral eta larunbat gauetako kontzertuez gain, Jauregialden, estreinakoz, kontzertua egingo dute. Lezoko bi talde ariko dira bertan: Back in Blue eta Anonimus. Legorburuk azaldu duenez, bertako dendari eta tabernarien ekimena izan da. Trafikoa moztuko dutela jakinarazi du.
Larunbat arratsaldean, pilota eskolako partaideen arteko finalak jokatuko dituzte Goiko plazan, 18:30etik aurrera. Lehen aldia kategoria guztietan taldea atera dutela.

Mendekosteetako egitaraua

Ostirala, hilak 10

  • 18:30ean. Zabarreren bila joango dira kaira (pirataz mozorrotuta joateko eskatu dute).
  • 19:30ean. Alkate Txikiek jaiari hasiera emango diote: pregoia, txupinazoa, dantzarien agurra…
  • Jarraian. Buruhandi eta erraldoien kalejira, txistulariekin.
  • 20:00etan. Preso eta iheslarien aldeko kartelada.
  • 21:00etan. Piraten afaria Gurutze Santuaren plazan.
  • 23:00etan. Dantzadi taldearen emanaldia plazan.
  • 00:00ean. Kontzertua Ibai-Ondon.

Larunbata, hilak 11

  • 10:00etan. Dultzaineroen diana.
  • 10:30ean. Haurrentzako jolasak, Euskal Herria plazan.
  • 11:00etan. Erromeria Saldise plazatik abiatuta.
  • 12:30ean. Buruhandi eta erraldoien kalejira.
  • 13:00etan. Musika eskolako bandaren kontzertua, plazan (eguraldi txarrarekin, Gezalan).
  • 14:00etan. Euskal dantzazaleen bazkaria, Saldisen. Jarraian, Iñaki Labakaren kantaldia.
  • 16:00etan. Haurrentzako jolasak, Euskal Herria plazan.
  • 16:30ean. Truk txapelketa Tiñelu elkartean.
  • 17:00etan. Dantzak Karlos Saldise plazan.
  • 18:00etan. Buruhandi eta erraldoien kalejira.
  • 18:00etan. Sagardo Eguna Gurutze Santuaren plazan.
  • 18:30ean. Pilota eskolakoen finalak Goiko plazan.
  • 19:30ean. Aiton Bordako eta Trintxerpeko jubilatuen abesbatzen emanaldia Gezalan.
  • 20:00etan. Anonimus eta Back in Blue taldeen kontzertua Jauregialden.
  • 23:00etan. Modestorekin dantzaldia, plazan.
  • 00:00etan. Kontzertua Ibai-Ondon edo Saldise plazan.

Igandea, hilak 12

  • 10:00etan. Diana, dultzaineroen eskutik.
  • 10:30ean. Haurrentzako jolasak Euskal Herria plazan.
  • 11:30ean. Toka txapelketa Polentzarrene kalean.
  • 12:00etan. Meza Nagusia San Joan Batatzailearen elizan.
  • 12:00etan. Aizkolari eta harrijasotzaileak Gurutze Santuaren plazan.
  • 12:30ean. Buruhandi eta erraldoien kalejira.
  • 16:00etan. Haurrentzako jolasak Euskal Herria plazan.
  • 18:30ean. Buruhandien eta erraldoien kalejira, txistularien laguntzarekin.
  • 19:00etan. Zabarreren itzulera, Gurutze Santuaren plazatik abiatuta.
  • Jarraian. Apar jolasak Saldisen.
  • 22:00etan. Tomas Garbizu Musika Eskolako bandak girotutako kalejira.
  • Jarraian. Zezen suzkoa.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea, 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.