Irailaren 30era arte, Puntetako Kantina zabalik
Puntetako Kantina zabaldu dutela jakinarazi dute bertako arduradunek. Hala, astelehenetik ostegunera 11:00etatik 20:00etara izango da zabalik, eta ostiraletik igandera, 11:00etatik 22:00etara. Egunak aurrera joan ahala ordutegia zabalduko dutela iragar...
Puntetako Kantina zabaldu dutela jakinarazi dute bertako arduradunek. Hala, astelehenetik ostegunera 11:00etatik 20:00etara izango da zabalik, eta ostiraletik igandera, 11:00etatik 22:00etara. Egunak aurrera joan ahala ordutegia zabalduko dutela iragarri dute. Hala, xehetasun gehiago Puntetako pasealekuaren hasieran iragarki taula izango direla jakinarazi dute. Irailaren 30era arte egongo da zabalik.

