Arditurrin pintura erakusketa jarriko dute, uztailaren 22a arte
Barbiturikoaren Jaiak. 25 urtez insurgentzian (matxinadan). Lelo horren pean, Arditurriren aldeko pintura erakusketa antolatu dute bertan bizi eta ibiltzen diren lagunek. Bihar inauguratuko dute erakusketa, eta bisitatzeko aukera egongo da uztailaren 2...
Barbiturikoaren Jaiak. 25 urtez insurgentzian (matxinadan). Lelo horren pean, Arditurriren aldeko pintura erakusketa antolatu dute bertan bizi eta ibiltzen diren lagunek.
Bihar inauguratuko dute erakusketa, eta bisitatzeko aukera egongo da uztailaren 22ra arte.
Hainbat artistaren lanak bildu dituzte erakusketan: Iñaki Saez (Bilbo, Bizkaia); David Segta (Txekia, Arditurri); Imanol (Errenteria-Orereta, Altzibar); Idoia Monton (Donostia, Karcelona); Detritus (Donostia, Madril); Iñaki Maño (Zaragoza, Donostia); Iñaki Garmendia (Iztieta, Arditurri); Koldo Balentziaga (Oiartzun, Arditurri); Patricia (Valentzia, Donostia), eta Chasko (Donostia).

