Manu Ugartemendia preso ohia, etxean da
Manu Ugartemendia preso ohia etxean da
Manu Ugartemendia preso ohiak ehunka herritarren harrera jaso zuen atzo gauean. Ugartemendia 2005eko apirilean atxilotu zuen Frantziako poliziak eta zortzi urteko epsetxe zigorra ezarri zioten. Pasa den maiatzaren 13an bete zuen zigorra Ugartemendiak, baina La Sante (Paris, Frantzia) espetxetik aterata erretentzio zentro batera eraman zuten. Atzo aipatu zentrotik atera eta Madrilera eraman zuten eta bertan aske utzi zuten Oreretako preso ohia.