Hiru literatur sari eskuratu dituzte Talaiako ikasleek
Talaia ikastetxeko Bigarren Hezkuntzako ikasleek literatura lehiaketetan parte hartu dute 2010-2011 ikasturtean eta hainbat sari eskuratu dituzte azken hilabeteotan. Euskarazko testuakdira guztiak eta maila polita erakutsi dute Hondarribiko ikasleek. P...
Talaia ikastetxeko Bigarren Hezkuntzako ikasleek literatura lehiaketetan parte hartu dute 2010-2011 ikasturtean eta hainbat sari eskuratu dituzte azken hilabeteotan. Euskarazko testuakdira guztiak eta maila polita erakutsi dute Hondarribiko ikasleek. Poesiak, ilustrazioak eta ipuinak landu dituzte.
Poesia, ilustrazio eta ipuinak
Urruzuno lehiaketan, poesiako A mailan, Ane Garcia Lopezek, lehen saria eskuratu du beste behin. Horrela, 10 eguneko bidaia Bretainiara, 300 euro eta lana argitaratzea lortu du idazle gazteak. Elkar argitaletxeak antolatzen duen lehiaketan, ilustrazioak ipuin bilakatu atalean, C mailan, hau da, hirugarren eta laugarren Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako mailan, bigarren saria Pablo Elosegi Garcia Hondarribiko ikasleak eskuratu du.
Bukatzeko, Coca Colak antolatzen duen lehiaketan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako bigarren mailako Peru Ageda Aranburuk Gipuzkoako sari garrantzitsua lortu du.