Haendelen ‘Mesias’ igandean San Bixente elizan
2010-2011ko Kultur Sasoiaren azken emanaldi gisa, Kultura Zerbitzuak Haendel-en Mesias antolatu du, Baiona eta Euskal Itsasbazterreko Orkestrak (BEIO), Philippe Forgeten zuzendaritzapean, eta ahots-taldeak emanik. Kontzertua ekainaren 5ean iraganen da, igandearekin, 17:30ean, San Bixente elizan. Sartzearen prezio orokorra 12 eurokoa izango da, 6 euro gazteentzat, eta 5 Kontserbatorioko ikasleentzat. Ohi bezala, piccolo prezioa ere izango da, 15 euroan (adingabe bat heldu batek lagundurik). Erreserbak eta txartelen salmenta Baiona eta Euskal Itsasbazterreko Orkestraren bulegoan (0559312178) eta elizan, kontzertuaren aurretik. Kultur Sasoiko ekitaldia izanik, Zubixka txartelak balio du, erreserbatuz geroz. BEIOko ahots taldea, urrats bat formakuntzarako BEIOko ahots-taldea, Laetitia Casabiancak zuzendurik, BEIOko Abesbatza Mistoaren baitako neurri txikiagoko talde bat da, goi-mailako koru jarduera batean parte hartu nahi duten kantariei zuzendua. BEIOko abesbatzen lana tinbreen eta koloreen homogeneotasunean oinarritua da, adierazpen artistiko zorrotz baten zerbitzuko. Musika programa desberdinak proposatzen dituzte, ahots-taldearen ardatz nagusiak diren musika kalitatea eta interes pedagogikoa uztartuz. Pilotu koru gisa ere esku hartzen dute ikastaroetan edo Kontserbatorioko abesbatza zuzendaritzarako azterketen iragapenean. Nahi duten abeslariei ahots formakuntza eta ikastaro anitzetan parte hartzea proposatzen zaizkie.
2010-2011ko Kultur Sasoiaren azken emanaldi gisa, Kultura Zerbitzuak Haendel-en Mesias antolatu du, Baiona eta Euskal Itsasbazterreko Orkestrak (BEIO), Philippe Forgeten zuzendaritzapean, eta ahots-taldeak emanik. Kontzertua ekainaren 5ean iraganen da, igandearekin, 17:30ean, San Bixente elizan. Sartzearen prezio orokorra 12 eurokoa izango da, 6 euro gazteentzat, eta 5 Kontserbatorioko ikasleentzat. Ohi bezala, piccolo prezioa ere izango da, 15 euroan (adingabe bat heldu batek lagundurik). Erreserbak eta txartelen salmenta Baiona eta Euskal Itsasbazterreko Orkestraren bulegoan (0559312178) eta elizan, kontzertuaren aurretik. Kultur Sasoiko ekitaldia izanik, Zubixka txartelak balio du, erreserbatuz geroz.
BEIOko ahots taldea, urrats bat formakuntzarako
BEIOko ahots-taldea, Laetitia Casabiancak zuzendurik, BEIOko Abesbatza Mistoaren baitako neurri txikiagoko talde bat da, goi-mailako koru jarduera batean parte hartu nahi duten kantariei zuzendua. BEIOko abesbatzen lana tinbreen eta koloreen homogeneotasunean oinarritua da, adierazpen artistiko zorrotz baten zerbitzuko.
Musika programa desberdinak proposatzen dituzte, ahots-taldearen ardatz nagusiak diren musika kalitatea eta interes pedagogikoa uztartuz. Pilotu koru gisa ere esku hartzen dute ikastaroetan edo Kontserbatorioko abesbatza zuzendaritzarako azterketen iragapenean. Nahi duten abeslariei ahots formakuntza eta ikastaro anitzetan parte hartzea proposatzen zaizkie.