Franck Doraten burnizko diseinuak Mendi Zolanen
Ekainaren 1etik aurrera, Franck Dorat-en burdin harizko eskulturen erakusketa antolatu du Zokoburu auzoko Mendi Zolan kulturguneak. ikusten ahalko dituzue. Franck Dorat-i artea eta marrazkiarekiko grina zinemaren bitartez heldu zitzaion, dekoratzailea...
Ekainaren 1etik aurrera, Franck Dorat-en burdin harizko eskulturen erakusketa antolatu du Zokoburu auzoko Mendi Zolan kulturguneak. ikusten ahalko dituzue. Franck Dorat-i artea eta marrazkiarekiko grina zinemaren bitartez heldu zitzaion, dekoratzailearen lana eta efektu bereziak ezagutu zituelarik… Orduan hasi zen film, antzerki obra eta laburmetrai batzuentzako dekoratuak egiten. Gero, 3Dko efektu berezien enpresa batean ikastaro baten egiteko aukera izan zuen.
Berarentzat irakaskuntza sinestezina izan zen, deskubritzez betea. Horren bidez, Vidocq, Azur et Asmar, Renaissance bezalako filmentzat egin zuen lan… baita Frantziako eta atzerriko musika eta kirol telebista kate batzuentzako eta publizitaterako ere.
2008an, esperientzia birtual horiek guztien ondotik, Franck Dorat-ek bere eskuez sortzeko gogoa ukan zuen. Bolumenak lantzen ditu burdin harizko eskulturen bidez… Txinako tinta eta irudi digitalak, ilustrazioak eta margoak nahasten ditu, bere unibertsoa sortzeko. Erakusketa anitz egin ditu Frantziako Hego-ekialdean, eta Pariseko Turisten dendan. Orain, obra bereziak prestatzen ari da, Tokyo-n erakusteko.
Mendi Zolan kulturgunea asteartetik larunbatera irekita dago, 10:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 19:00etara.