Finlandiako kazetariek Hondarribia bisitatu dute
Hondarribiak nazioarteko prentsan interesa sortu du beste behin, eta gastronomiaz gain, kalitatezko bertuteek, Finlandiako kazetariak erakarri ditu oraingoan. Hondarribian izan diren bi kazetariek, Finlandiako hainbat hedabide ordezkatzen dituzte, Gl...
Hondarribiak nazioarteko prentsan interesa sortu du beste behin, eta gastronomiaz gain, kalitatezko bertuteek, Finlandiako kazetariak erakarri ditu oraingoan. Hondarribian izan diren bi kazetariek, Finlandiako hainbat hedabide ordezkatzen dituzte, Gloria prestigiozko aldizkaria besteak beste. Gloria Finlandiako moda, gastronomia eta bizimodu aldizkari garrantzitsuena da, eta 175.000 aleko tirada gainditzen du.
Marko Pasanen eta Riitta Sourander kazetariak hiru egunez izan dira Hondarribian, eta bertako bizimodua ikusi, tradizioak ezagutu eta jatetxe, taberna eta gastronomi elkarteak bisitatu dituzte.
Tradizioak ezagutuz
Gastronomi bidaia Laia jatetxean hasi zuten, eta Jon Ayala sukaldariak sagardotegi menua erakutsi zien. Bixente Muñozen Gran Sol tabernan ere izan ziren, eta miniaturazko sukaldaritza ezagutu ahal izan zuten. Bukatzeko, Abarka jatetxeko Luisma Bujandak sukaldaritza tradizionala erakutsi zien.
Finlandiako kazetariek gainera, Klink elkartean bazkari tradizionalaz gozatu zuten, eta Fernando Sanzberro ordezkariak, elkarteek egiten dituzten ongintza, gastronomia eta kultura ekintzak azaldu zituen. Kazetariek Gune Historikoa bisitatu zuten, eta harresi, kale, eraikin eta Paradorearekin batez ere txundituta geratu ziren. Bertatik Bidasoa bokalea ikusi ahal izan zuten.