Bost domina lortu ditu Ama Guadalupekoak Euskal Herriko Eskola Jokuetan
Ama Guadalupekoa taldeko bost judokek Euskal Herriko XXX. Eskola Jokuetan parte hartu zuten iragan asteburuan Gasteizen. Maialen Ramos Hondarribiko judoka baja garrantzitsua izan zen arren, taldeak bost domina eskuratu zituen. Bost judoka, bost domina...
Ama Guadalupekoa taldeko bost judokek Euskal Herriko XXX. Eskola Jokuetan parte hartu zuten iragan asteburuan Gasteizen. Maialen Ramos Hondarribiko judoka baja garrantzitsua izan zen arren, taldeak bost domina eskuratu zituen.
Bost judoka, bost domina
Hondarribiko judoken emaitzak positiboak izan ziren beste behin. 38 kilotan, Iñaki Lekuonak urrea eskuratu zuen. Denboraldi aparta egiten ari da Lekuona: Espainiako txapelketako borroka modalitatean urrezko domina lortu zuen, brontzea Espainiako judo txapelketan, eta gainera, Espainiar selekzioarekin Ankaran egin zituzten haurrentzako joko mundialetan parte hartu zuen.
Brontzea aldiz, Joaquin Lopez taldekidearentzat izan zen. 42 kiloko kategorian, finala Ama Guadalupekoako Antxon Lekaroz eta Andoni Gorrotxategik jokatu zuten eta urrea Lekarozek lortu zuen. Azkeneko domina Joseba Garcia Hondarribiko judokak eskuratu zuen, brontzea bere lehen urtean.