XXII. Sagardo Eguna etzi izango da, Intxixu AEK-k eta hainbat elkartek antolatuta
Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegiak eta herriko hainbat elkarteetako zenbait lagunek, XXII. Sagardo Eguna (Udaberri Jaia) antolatu dute etzirako. Euskal Herria plazan, 17:30etik aurrera, haurrentzako tailerrak eta puzgarriak izango dira, baita txokolate jatea ere. Gazteek, berriz, Oiartzungo I. Grafiti topaketa izango dute, 16:30ean, kiroldegi atzeko aparkalekuan. Bertan, gazte guztien artean mural bat egingo dute, Andoni Odriozola margolari oiartzuarraren eta grafitilari profesional baten laguntzaz. 17:55etan, txalapartarien musikarekin batera txotx egin, eta jaia hasiko da. Sagardoa eta pintxoak egongo dira. Sagardo postuak Doneztebe plazan eta San Juan kalean jarriko dituzte. Aurten, edalontziarekin batera txorizo pintxo bat dastatzeko txartela emango dute, lau euroren truke. Ondoren, lanean aritu direnentzat afaria izango da Girizia elkartean. Intxixu AEK-tik azaldu dutenez, aurten ez da urteroko Inaxio Ugarte Sagardo Lehiaketa izango, xanistebanetako egitarauan txertatu dutelako: “Horren gaineko informazioa aurrerago zabalduko dugu”. Gauerako, azkenik, Kataxulo Gaztetxiak kontzertuak antolatu ditu. 23:00etan, Ex-pañolak, Escandalo publico eta Izu nauk taldeak igoko dira taula gainera. Alkoholimetroa eta eskerrak Oiartzungo Udalak eta Sagardo Eguneko antolatzaile eta laguntzaileek, adin txikikoak alkoholaren kontsumo arduratsuan hezteko konpromisoa hartu zuten duela urte batzuk. Horren harira, bihar alkoholimetroa jarriko dute arratsaldean, eta edalontziarekin batera txorizo pintxo bat jateko txartela banatuko dute. Intxixu AEK-tik, gainera, eskerrak eman dizkiete biharko jaia antolatzen [...]
Oiartzungo Intxixu AEK euskaltegiak eta herriko hainbat elkarteetako zenbait lagunek, XXII. Sagardo Eguna (Udaberri Jaia) antolatu dute etzirako.
Euskal Herria plazan, 17:30etik aurrera, haurrentzako tailerrak eta puzgarriak izango dira, baita txokolate jatea ere.
Gazteek, berriz, Oiartzungo I. Grafiti topaketa izango dute, 16:30ean, kiroldegi atzeko aparkalekuan. Bertan, gazte guztien artean mural bat egingo dute, Andoni Odriozola margolari oiartzuarraren eta grafitilari profesional baten laguntzaz.
17:55etan, txalapartarien musikarekin batera txotx egin, eta jaia hasiko da. Sagardoa eta pintxoak egongo dira. Sagardo postuak Doneztebe plazan eta San Juan kalean jarriko dituzte. Aurten, edalontziarekin batera txorizo pintxo bat dastatzeko txartela emango dute, lau euroren truke.
Ondoren, lanean aritu direnentzat afaria izango da Girizia elkartean. Intxixu AEK-tik azaldu dutenez, aurten ez da urteroko Inaxio Ugarte Sagardo Lehiaketa izango, xanistebanetako egitarauan txertatu dutelako: “Horren gaineko informazioa aurrerago zabalduko dugu”.
Gauerako, azkenik, Kataxulo Gaztetxiak kontzertuak antolatu ditu. 23:00etan, Ex-pañolak, Escandalo publico eta Izu nauk taldeak igoko dira taula gainera.
Alkoholimetroa eta eskerrak
Oiartzungo Udalak eta Sagardo Eguneko antolatzaile eta laguntzaileek, adin txikikoak alkoholaren kontsumo arduratsuan hezteko konpromisoa hartu zuten duela urte batzuk. Horren harira, bihar alkoholimetroa jarriko dute arratsaldean, eta edalontziarekin batera txorizo pintxo bat jateko txartela banatuko dute.
Intxixu AEK-tik, gainera, eskerrak eman dizkiete biharko jaia antolatzen lagundu dieten guztiei: “Beraien laguntza eta parte hartzea behar-beharrezkoa da Oiartzungo plaza jendez betetzen duen ekitaldia aurrera ateratzeko”. Horrekin batera, sagardozale guztiak, oiartzuar zein kanpotar, gonbidatu dituzte festara.
Bestalde, Oiartzun Irratiak jaiari buruzko irratsaioa egingo du, plazatik bertatik.