Xanet Arozena: “Maiatzaren 22ko emaitzen gainean”
Xanet Arozena. Oiartzungo H1! Lehenik eta behin, zorionak ezker abertzaleari lortu dituzten emaitza historikoengatik. Hamaikabatek lortu ditugun emaitzak ez dira onak izan, baina zinegotzi bat lortzeko aski izan dira. Eskerrak eman nahi dizkiegu babesa...
Xanet Arozena. Oiartzungo H1!
Lehenik eta behin, zorionak ezker abertzaleari lortu dituzten emaitza historikoengatik.
Hamaikabatek lortu ditugun emaitzak ez dira onak izan, baina zinegotzi bat lortzeko aski izan dira. Eskerrak eman nahi dizkiegu babesa eman diguten 587 oiartzuarrei. Beraien izenean lan egiten jarraitzeko eskatu digute eta hala egiteko asmoa dugu. Gure konpromisoa Oiartzun dela esan genuen hauteskundeen aurretik eta hala berresten dugu.
Aurreko legegintzaldian OiartzunBairen izenpean egin dugun lanarekin eta oiartzuarrei informazioa helarazteko egindako esfortzuarekin harro gaude. Orain, dugun ordezkaritzarekin, oiartzuarren alde lan egiten saiatuko gara, herri hobe bat lortzeko helburuarekin. Gure ustez udal egikaritzan benetan garrantzitsuak diren gauzak defenditzen jarraitzeko asmoa dugu: etxebizitza duina, auzoen biziberritzea, gazteria politika, parte hartzea eta gardentasuna, besteak beste.
Oiartzuar gehienek ezker abertzaleak egindako apustua babestu dute. Orain, ezker abertzaleari dagokio egindako apustua benetakoa eta atzera bueltarik gabea dela erakustea.