Xabier Cazorlak zilarrezko domina lortu du Top European Cup-en
Emaitza bikaina lortu du Xabier Cazorlak Bielska Bialan (Polonia) pasa den asteburuan jokatu zuten Kadete Mailako Top European Cupen. Izan ere, zilarrezko domina lortu zuen bertan. Lehenengo borrokaldian Mehdi Alliche Frantziako txapelduna garaitu zuen...
Emaitza bikaina lortu du Xabier Cazorlak Bielska Bialan (Polonia) pasa den asteburuan jokatu zuten Kadete Mailako Top European Cupen. Izan ere, zilarrezko domina lortu zuen bertan.
Lehenengo borrokaldian Mehdi Alliche Frantziako txapelduna garaitu zuen Cazorlak, yuko baten bitartez. Bigarren arerioa Maciej Dlugosz poloniarra izan zen. Bi wazari eginda gailendu zen lezoarra.
Final laurdenetan, yuko bidez ere irabazi zion Cazorlak Rybinas Regimantas lituaniarrari. Ondorengo bi arerioak ukraniarrak izan zituen judoka lezoarrak. Final erdietan, Oleksandr Kharchenko arerio gogorra egokitu zitzaion. Bera ere yuko baten bitartez gainditu zuen.
Finalean Dmytro Raskinen kontra galdu zuen lezoarrak. Akats taktikoa egin zuen Cazorlak, eta eraso azkar batean irabazi zion ukraniarrak.
Lehenengo parte hartzea du lezoarrak Top European Cup bezalako txapelketa batean. Lehen parte hartze horretan urrutiraino iritsi da horrelako txapelketa zail batean.
Sagarzazu eta Yarza, Maltara
Ama Guadalupekoa judo taldeko Enara Sagarzazu eta Lidia Yarza lezoarrek ekainaren 23tik 26ra Maltan jokatuko duten Europako Txapelketarako aukeratu ditu Espainiako hautatzaileak.
Kadete Mailan lehen urtea dute biek, eta Espainiako ranking-eko buruan izan dira. Seigarren urtez joango da Hondarribiko taldeko judokaren bat txapelketa hori jokatzera.