Mikel Laboa gogoan Itsas Mendiren jardunaldietan
Itsas Mendi elkatearen Musika Jardunaldiak igandean hasiko dira, Mugarik Gabeko Txuntxuneroak talde nafarrak Trintxerpetik, San Pedrotik eta Donibanetik egingo duen dianarekin (13:00etatik aurrera). Hortik aurrera, beste hiru asteburutan Musika Jardunaldien baitako emanaldiak izango dira: Mikel Laboa musikaria izango dute gogoan jardunaldietan, eta emanaldi guztietan bere omenezko kantaren bat abestuko dute. Ekainaren 5ean Miren Urbieta sopranoak eta Rodrigo de Vera Diez pianistak kontzertua emango dute, 11:45ean, parrokian. Ekainaren 11n, berriz, emanaldi bikoitza, Mikel Laboaren omenez. Iñaki Salvador pianistak eta Ainara Ortega abeslariak kontzertua emango dute, 11:45ean, elizan, eta 22:00etan, Naizroxak saioa egingo du Santiago plazan. Izan ere, Mikel Laboaren azken grabazioa Naizroxa taldearekin egin zuen kolaborazio bat izan zen. Jardunaldiekin bukatzeko, ekainaren 18an Hondore koruak emanaldia egingo du 20:30ean elizan. 19an, eguerdian, Konstantziaren txanda, Santiago plazan.
Itsas Mendi elkatearen Musika Jardunaldiak igandean hasiko dira, Mugarik Gabeko Txuntxuneroak talde nafarrak Trintxerpetik, San Pedrotik eta Donibanetik egingo duen dianarekin (13:00etatik aurrera). Hortik aurrera, beste hiru asteburutan Musika Jardunaldien baitako emanaldiak izango dira: Mikel Laboa musikaria izango dute gogoan jardunaldietan, eta emanaldi guztietan bere omenezko kantaren bat abestuko dute.
Ekainaren 5ean Miren Urbieta sopranoak eta Rodrigo de Vera Diez pianistak kontzertua emango dute, 11:45ean, parrokian.
Ekainaren 11n, berriz, emanaldi bikoitza, Mikel Laboaren omenez. Iñaki Salvador pianistak eta Ainara Ortega abeslariak kontzertua emango dute, 11:45ean, elizan, eta 22:00etan, Naizroxak saioa egingo du Santiago plazan. Izan ere, Mikel Laboaren azken grabazioa Naizroxa taldearekin egin zuen kolaborazio bat izan zen.
Jardunaldiekin bukatzeko, ekainaren 18an Hondore koruak emanaldia egingo du 20:30ean elizan. 19an, eguerdian, Konstantziaren txanda, Santiago plazan.