Hileko azken ostiraleko kartelada, bihar
Bihar, hilabeteko azken ostirala izaki, kartelada egingo dute herriko preso eta iheslarien alde, 20:00etan, Doneztebe plazan. Badira hilabete batzuk kartelada hori antolatzeko ardura herriko eragileek hartu zutela. Gaurko, Oiartzungo Herri Musikariek e...
Bihar, hilabeteko azken ostirala izaki, kartelada egingo dute herriko preso eta iheslarien alde, 20:00etan, Doneztebe plazan. Badira hilabete batzuk kartelada hori antolatzeko ardura herriko eragileek hartu zutela. Gaurko, Oiartzungo Herri Musikariek egin dute deialdia.
Herri Musikariek eta Oiartzungo Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (OAAM) herritar guztiak animatu dituzte karteladara: “Euskal preso eta iheslarien aldeko olatuan murgiltzera animatu nahi ditugu, denon beharra baitugu gure artean laister izan daitezen”.
Iragarri dutenez, musikariek zerbait berezia egiteko asmoa dute.